Milizianoak inguruetan lurperatuta Gauean gordelekutik irten, eurek zerbait jan, eta ganaduak gobernatu zituzten. Hurrengo egunean, ondoko arku biko etxean babestuta zeudela, milizianoek atzera egin zuten. Asturiarrak ikusi zituzten soroan behera odolduta ihesi, birao batean. Etxe inguruan hil eta lurperatu zituzten miliziano batzuk. Bertan jarraitzen omen dute lurperatuta. Eustakik ez daki hildakook ezagunak izango ziren edo ez.

Milizianoak inguruetan lurperatuta
Eustakia Agiriano Zuazua
- ahotsak.eus