Atzeguardia etxean bertan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-084-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Aramaioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko abenduaren 01a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: ARA-084/005
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Hamar edo hamaike, hola izeten zien. Ta gurera eta goiko etxera “Retaguardias”. Kanbixuek itteko, kanbixuek itten zittuen. Mundragotarrak asko. Euskeldunek be bai, mundragotarrak asko, “retaguardias”.
- Baiña horreik zer zien, gudarixak edo bestiak?
-Horreik zien, horreik zien…
-Franconak edo bestiak?
-Ez! Horreik zien bestiek. Franconak eruen zittuen ba gero aurrien! Horreik zien Bilbotik etorri zienak, gorrixek. Horreik zien gorrixek, asturianuek eta danak, zien. Eta gero haik hemen egon zien, oin esaten dutsut, San Andres gabien; “uno, dos y tres de abril” juen zien. Arteraiño danak hementxe egon zien. Ia danak etxeko; etorten zien, morokille jaten auien…
- Zemendittik apirilera arte hemen egon zien?
- Bai!
- Eta haik gobernau in biher?
- Ez, haik eurak jaten auen eta Murugainen hori itten, ba, zapadoriek itten zittuen trintxerak Murugaiñen be buelta danien in zien, han egoten zien Atxabalta begire. Eta Untzillen be atzekaldetik egoten zien, fan eta gero Untzillen ifini auien amatralladorie. [Eta behingorik eta] ta-ta-ta-ta-ta. Han ozela eta banderie ifiñi auen. [Ez dakit] ze kolorekue zan be, gorrixen banderioi. Ez dakit banderie edo zer izengo zan be! Untzillen harutzatxuauko, han zera… esaten dutsen lekuen beste menditxo bat dau [landutxeixuaz dauena], bueno, han, han ekin utsien atzekalde dana trintxerak, eta trintxerak eta trintxerak itten , ha zan, ze jente ezkutau zan, eta Murugaiñen. Eta hangotxe mutil bati pasau jakon handik egun bat edo bire: hemenditxik gora etozen hiru-lau mutil, milizianuek, etozen, eta bat kojo. Eta hor handikaldien daukagu guk albergie, eta aizta nausixe hemen auen, eta albergan ure eraten eta ekin zien. “¡Ay, me duele el zapato, me duele el zapato!”. “Pues, ¿qué tienes?” eta atzekalde dana apurtute euken, zera [urreldorpue], ezta? Eta nire aiztiek emun utsen zapatillak. “Sí, sí, estos llevaré”. Eta bota zittuen botok. “Luego pondré… después”. Eta kurau utsen, orduen tiratisik eta ez auen, arropa bat, tela bat edo, zurixe, kurau-eta in utsen ha, eta gero mosue garbittu auen. Eta emun utsen toalla bat be, eta ha toallie hartu auen. “Esto dame pa ti”. Toallie hartute hantxe barriketan egon zien. “Vamos a Belategi”, ezta? Untzillatik gaintxuen dauen, Zabola parien dauen menditxue, “Vamos a Belategi”. Eta juen zien Belategire, osteko trintxeretatik. Eta berehalaxe izen zan egundoko tiroteue izen zan. Eta geuk “Ene, han, hori da tiroteue!” Badakizu zer? Segittuen hil auen bera. Hil, bai. Handik gero etorri zien beste batzuk asto atzien.
- Toalla ta guzti?
- Bai, bai. Botak be ez dakit jantzitte eukiko zittuen! Ikusi zittuenien bultuok, bultue ikusi auenien bestaldetik, Apotzatik eta, gero bestiek etorri zien erdi herirute eta, astue biher auela eta astue eruen uskuen, astue biher auela-eta, eruen uskuen, eta “Oye, el del toalla blanca se ha muerto”. Ha hor egongo da enterraute. Toalla hori “ya le han matau, el Rubio”. Rubixo gazte-gaztie, guapue zan! “Ya le han matau”. Ha ikusi auen, beste batzuk heriru, baiñe ha hil. Eta pentsaizu: toallie eta abarketok, eta ordu erdi baiño lehenau hil bera. Ha gixajue noa juen zan hiltten!
- San Andres egunien hori danoi?
-San Andres egunien etorri in zien. Hori zan hurrengo egun baten, hurrengo egun baten, hurrengoko baten zien. San Andres egunien… horreik hemen etxeko ibili zien baiñe! Danak ezauketan gittuen.
Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!