Soldaduak taloa jatera etxera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-069-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra hasiera Santa Marina egunez. Tristura handia sartu zen. Krutzetatik aurrera ezin zen pasatu. Soldaduak Luziaren etxera etortzen ziren taloa jatera.
- Proiektua: Aramaioko ipuinak eta kondairak
- Elkarrizketatzailea(k): Divina Arriolabengoa - Arantza Ozaeta
- Data: 2009(e)ko azaroaren 15a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: ARA-069/006
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren hasiera , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
-Akabo! Hasi zan, Santa Maiña egunien, “dieziotxo de julio” hasi zan gerrie, nik hamabi-hamahiru urte eukiko neben. Eta hasi zan gerrie, orduntxe egunien, danak hasi zien mobimentuen... Gu gaztiek giñen, baiñe zeoze pasetan zala igerri guntsen. Eta… Aldabe, entzutie badauketzue?, Mak… Kantoikue? Aldabe?
-Ez
-Aldabe eta Pia, Aldabe, zera… Baiñe Aldabe hor behe aldekue zan izetez, ta hak zeozer baekixen nunbaitt. Mobimentue hasi zanien, batzuk hanka itten… Eta, jo, eske tristura bat sartu zan orduen egunien, tristura bat! Eta, ba, ezebez: gero ezin geinken juen Kurtzeta, Kurtzetatik aurrera ezin geinken juen, Kurtzetatik harutze ezin geinken juen. Eta hor gero, Kurtzetan azpixen holako kanpin moduko bat imiñi auien, txabolatxuek, eta zelan Uribarritik, Aldekotik, Aldekon onduen auen argixen errota bat esaten jakona, argixen zera be hortxe auen, eta handik ipiñi auen istalaziñue hara, txaboleta. Handik etorten zen, etorten zen je… zera, mutillek Axola, … Beittu: nik honi zenbat talo indde nauen… Zarauzkue, hau, hau da Zarauzkue, orduntxe gerran, anaiek anaien kontra. Anai bat euken alde batetik eta beroi bestaldetik, zera. Eta etorten zien ta esaten eusten -nik ha hizketie ez neen entenditten sarritten, neskatillie! Hamahiru urtekin!- Eta “erori arte bota, e?, erori arte". Itxurie, gaiñez in arte, erori, gaiñez in arte. Eta barriro joaten zien hara.
Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!