Arrasaten, lanean eta solfeoa ikasten
Soinu beltzak zuen doinu polita, eta hura hartu zuen. Solfeo gehiago ikasi zuen, Don Rokerekin, baina hark ere ez zekien asko. Klabe-sol eta klabe-fa. Arrasatera joan zen. Zerrajeran hasi berria zen lanean, eta Juanito Arzamendirengana joateko esna zion batek. Eguerdietan hasi zen ikasten, 12:00etatik 13:00ak arte. Urtebetean bi ikasturte egin zituen harekin. Oso umila zen, irakasle ona. Baina soinua ez zitzaion gustatzen, infernuko hauspoa iruditzen zitzaion.
- Proiektua: Aramaioko ipuinak eta kondairak
- Elkarrizketatzailea(k): Divina Arriolabengoa - Arantza Ozaeta
- Data: 2009(e)ko ekainaren 10a
- Iraupena: 0:04:25
- Erref: ARA-065/014
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Emalea: Divina Arriolabengoa
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Musika , Ekonomia eta industria » Industria motak » Altzairugintza , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
- Ta “Honetxek baltzonek jaukek sonido ona. Nik uste juat hauxe izengo dala soiñu ona”, tal. “Oin, badakik zer ein biher duan, e? Solfeue gehixao ikesi biher dok!”. Ta juen nitzen hona, Erroke auen hemen, organillue joten auen, ta hareaana juen nitzen ta, bueno, hareaz ein nittun hille bi edo. Ta aurretik apur bat banakixen ta berak asko ez akixen solfeue, ta ikusten neen asko ez akixela berak be. Ta, bueno, esan usten, halako baten esan usten: “Bueno, nik gehixao ezin neikek erakutsi. –esan usten – Nunbaitten topau in biheko dok zeozer, gehixago biher badok, nunbaitten topau ein biheko dok zeozer". Nik esan nutsen: “Nik, nik gutxienez biher dot clave de sol akabaute, ta clave de fa akabau ein biher dot, eskumie eta ezkerra manejetako”. Clave de sol zan eskumie manejetako, ta clave de fa zan ezkerra, bajue, manejetako. Ta, bueno. “Nik ezin neikek gehixao ein, nik, parkatu eidek, baiñe nik ezin neikek gehixao”. Bale, bueno. Juen nitzen Mundraura, ta Mundrauen esan ustien, orduntxe fabrikan ekindda ninguen.
- Zerrajeran?
- Zerrajeran, bai. Ta esan ustien e: “Bueno, hik badakik zer ein biher duan? Hik Bandako direktorie ezautuko dok, Juanito Artzamendi, ezautuko dok”, eta “Bai, ezauketan dot!”, “Bueno, juen hai haretxeaana! –esan usten han lagun batek, eta– Aber ze esaten dustan!”. Ein usten prueban batzuk eta, “Bueno, oido ona daukek! Etorri heike eguerdixetan?”, “Eguerdixetan ba, denbora asko ez dauket, baiñe etorriko naz”.
- Hori, Arzamendik esan utsun hori?
- Arzamendik, bai. “Etorri heike?” ta, "Ba, bueno. Ta ze ordutan?” Ta “Bueno, hamabixetan urteten dok, ez dok, Zerrajeran? Bai, hamabixetati ordu bata laren gutxiau, ordu batak arte! Egunero etorri heike?” Ta, “Bai, etorriko naz.”, “Gero, ordubatetan, en vez de hamabixetan bazkaldu, ordubatetan bazkaldu, Zerrajeran bertan, komedorien, ta bueno, ba etorri!”. Ta hasi nitzen espliketan-espliketan-espliketan, ta, bueno, lehenengo egunien ein auen pregunta batzuk, notak ezautu ta... “Bueno, notak ezauketan dittuk!”, “Bai!”, ta “Nun ibili haz ba?” ta “Aramaixon ibili naz, lehenengo abadiek apur bat erakutsi usten eskola denporan, ta gero ba horrek Errokek erakutsi usten”, “Joño, Erroke!” ezauketan dauela, ezauketan dau… “Baiña harek gutxi jakingo dau iguel” ta “Eske esan usten gehixao ezin leikela berak erakutsi ta beste nunbaitten gure baneen gehixao ikesi, ta, bueno, oin zeuana etorri naz”. Ta, “Bueno, nik erakutsiko dustat, gure badok ikasi”. Ta urtebetien bi kurso ein nittuen harekin. Zaratarik ezebez, e! Uluik be ez, e! Ezta jo be. Honek, Errokek, regla bat eukitten auen ta holan apur bat… E? Eukitten auen. Baiñe harek... Oso umil, e!
- Oso gizon dotorie zan, ez?
- Ta umille. Nik ez dot euki holako profesoreik! Urte bixen erakutsi usten clav de esol y clave de fa, bi gauza erakutsi usten. Ta gero, ba, baeozen akordiek-eta hartzeko ta holako gauza batzuk eitteko, ba hori, musikie ez da akabetan, ez da akabetan! Ta gero, ordureko soiñue ba etxien nauken, ta nik ez nutsen esaten hari, ta “Ta gero ze ikesi biher dok, ba, pianue edo?", “Gustauko litxat pianue ikestie, gustauko litxat, baiña soiñue ikesteko asmue dauket!”. Jode! La perdición! Ez jakon gustetan soiñue. “Inpernuko hauspue ikesi biher dok?” esaten usten. Ez jakon gustetan. Beste danak, e, zuk gure bazen flautie, bioliñe... bandako gauza danak, e, gustetan jakon. Baiñe soiñue ez jakon gustetan, ez jakon gustetan. Ta, ba nik, "ña! ikesi ein biher dot”. Ta “Baiñe segiduko dok solfeuen?” ta “Nik ahal dan dana bai!” Baiña, klaro, gero…
Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!