Aramaio (Araba)

Amonaren altzoan

Amonaren altzoan Amandreak altzoan hartzen zuen, eta kontuak esaten zizkion, aitak idiekin lanean botatako madarikazioei buruz galdetzen zion, eta aitonak behin babarrunak airean bota zituela kontatzen zion. Kantatu ere egiten zion, "zer uste dezu dela ezkontzea" eta "Ameriketara joan nintzen".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-065-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Amandreak altzoan hartzen zuen, eta kontuak esaten zizkion, aitak idiekin lanean botatako madarikazioei buruz galdetzen zion, eta aitonak behin babarrunak airean bota zituela kontatzen zion. Kantatu ere egiten zion, "zer uste dezu dela ezkontzea" eta "Ameriketara joan nintzen".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Amandriek holan ipuiñik-edo kontetan utsun?
- Amandriek?
- Bai, badauketzu rekuerdoik?
- Bueno, e, kantetan usten, ni altzuen hartu ta…
- Akordetan za?
- Bai, bai, oso ondo akordetan naz. Altzuen hartu –ordureko mutiko bastante haundixe nintzen e?, ordureko banauken zortzi-beratzi urte iguel ta–, "Bueno, aber, gaur ze kontauko dou” ta ekitten utsen. Ta “bueno”, berak esaten usten e, bera be baserrikue ta, esaten usten: “Bueno! Zu zoietzien ganauen aurretik, ittaurren, zoietzen ganauen aurretik, ta aittei apurtu jakon hori, zera, “gabutxue” –esaten jakon artarien aurretik, han e, buzterrixen erdixen sartzen zan gabutxo bat, holan holako batekin, trabes batekin,– ta ha apurtu jakon, ta ze esan auen?” Ta, ta neuk esaten nutsen e “Baten makauen la ostia!”, esan auen baten aittek. “Bai? Esan auen hori?” ta “Ba gure aittittek be, hor ohien dauenak, danok kastigaute itxi gindduen, plato bat apurtu gauelako, ta platuen auen, ozen, babak. Ta babak jausi zien lurrera ta danok ezebe jan barik gero". Ta holako gauzak kontetan usten, ta iguel egixe izengo zan, iguel ez, ez dakit, ez dakit. Iguel egixe izengo zan, e? Konke danak geratu ziela bazkaldu barik. Ta holako gauzak kontetan usten. Bai.
- Eta kantuik, akordetan za kantuik? Kantetan utsun kantu...?
- Berak kantuek? Ba hak kantetan usten beti be hau: “zer zala uste zendun zala ezkontzia” ta. Orduen modan auen. Ta gero, jo, harek horreik kantau, horreik gauzok, ta “Amerikara noa” ta holako kantu batzuk kantetan usten berak. Ta ohien auen aitteitte, ohien auen ta “Hori, hori! Hori kantau biher dok /bihok/ eta!” Ohetik entzun eitten zittuen ta… Pozik jueten nitzen ni hara!

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia