Aramaio (Araba)

Galdutako denbora berreskuratzen

Galdutako denbora berreskuratzen <p>Maisuekin erdaraz, eta lehenengo <em>Cara al Sol</em>. Don Antonio maisua. Don Joakin. Haren emaztea behean zegoen maistra, neskekin. Eskola Don Joakinekin ikasi zuten. Ez bazuten ikasten, jolastordurik gabe uzten zituen. Letra ona zuen, eta diploma ere atera zuen. Kalkulu liburuxka nolakoa zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-065-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maisuekin erdaraz, eta lehenengo Cara al Sol. Don Antonio maisua. Don Joakin. Haren emaztea behean zegoen maistra, neskekin. Eskola Don Joakinekin ikasi zuten. Ez bazuten ikasten, jolastordurik gabe uzten zituen. Letra ona zuen, eta diploma ere atera zuen. Kalkulu liburuxka nolakoa zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta …
- Ta maisuekin eta? Erderie, euskerie eta holako…?
- Erderie, eta lehenengo `Cara al Sol´, entradan be, e? Euki geen don Antonio edo, maisu txiki bat, neure antzera, potolo bat, euki geen, eta lehenengo `Cara al Sol´ kantau biher zen eskolara sartzeko. Ta bueno, holako gauza batzuk. Ez zan txarra be erakusten, baiña, ba! Eskolie baiño, gure modukuei beste lan batzuk. Hori auen eurek pentsaute. Ta bueno, gero etorri zan hau, don Joaquin. Andra-gizonak etorri zien: beheien egon zan andrie, emakumakin maestra, ta gu goixen don Joaquinekin. Ta don Joaquin sartu zanien e, joe! Ez auen egurrik, e? Egurrik txikiketarik ez auen, e? Ez, “Aquí vamos a aprender escuela, yo he venido a enseñar escuela”. Ta gero bere partez hor ein zittuen zer edo zer, jubilauekin eta, eurak ein auen, berak ein auen zer edo zer. Baiñe eskolie erakusten ha! Harek esaten auen, zuk ikesten ez bazeen orduetan, errekreora bapez! Eskolie! Errekreue izeten zan, ba, ordubete edo hiru ordu laren, izeten zan errekreue. Ta orduen berak esaten auen: “Tú, tú y tú tenéis que quedar aquí”. Eta ikesi orduen ein gauen. Nik uste dot aurretik zazpi urtien beste, gero urtebetien ikesi gauela, eskolan. Nik eskerrak emuten dutset hari. Ta gero euki geen gabeko eskolie be bai, euki geen, ta orduen ikesi gauen eskolie. Ta ni ninguen lehenengo moduen! Ta nik neuk be ez neen sinisketan hain gutxi juen eskolara, hain gutxi juen, ta holan urtetie. “¡Jo, tienes una letra!” Joe! Letrie eskribiruko doten ta, nire letrie erakusten danai ta. Ta bueno, neuk be ez nauen sinisketan! Letra ona ta, bueno, gero diplomie ta danak atara usten. “Jo! Así tiene! ¡Jo! ¡Has estudiau tres años conmigo, o cuatro, y cómo has sacau las cuentas!” Konke orduen ez auen. Kalkulu txiki bat zan, “Sumar, restar, multiplicar y dividir”. Holako liburutxo bat. Oingo moduen paper mordorik ez auen orduen. Ta akordetan naz ondion: gaiñe be euken gorri-gorrixe, ta ipintten auen “Cálculo”, ipintten auen. Handi ikesten geuen ikesi biher geuena, ta gero hasi giñan kebraduek eta, ba, holako gauzak eitten.
- Oseake, ona, estudiante ona zitzen zu, argixe!
- Nik uste dot, neuretako, ez nitzen txarra be! Baiña guri pasetan jakun e, lehenengotan atzeratu ein giñen gu, tontuen moduen egon giñen. Konke ez gauelako egunero estudixetan. Hori pasau jakun. Konke zu jueten ez bazara lan batera egunero, atzeratu eitten zara, e? Atzeratu eitten zara. Ta, ba, holaxen. Gero, eskolioi ba hor badakizu…
- Bukatu zan.
- Hamalau urtekin ya eskolie akabau zan.

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia