Aramaio (Araba)

Antzina ordua nola jakiten zuten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-037-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erlojurik ez zegoenean, eguzkiaren itzalaren arabera jakiten zuten ordua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta euzkixe?
-Ez, euzkixe nik... euzkixek ondo berotu, ondo berotu euzkixek. Gero makillie bai, gero makillie. Guk jakin geuen euzkixaz hamaikak noz zien lehena, zelaixen gebitzenien. Hola ifini, bai? Hola, ifini. Ta hemen baeuen, hemen baeuen e, kerizpeia, hamaikak. Ta hemen beste aldetik baeuen, hamabixak. Guk makilliaz igerten gutsen. Ta makilliaz ta Solobarriko horman be bai. Solobarriko hormie baltziketan zanien, behera ixe etorri, hamaikek hamaika t’erdik. Dana baltziketan zanien, dana, horma dana, hamabixek. Ganauekin ibiltten gitzen, ganau-zain ta. Ba han hamabixek ta etxera. Eta soluen […] “hamabixek die“.
-Erloju barik…
-Bai, bai, bai. Oin erlojuek danak, baiñe orduen erloju barek, ta makilliaz be bai. Makilliak kerixie nun auken makilliak, euzkixe hemen egoten zan, ta kerixe nora pasetan zan, ba, [ekingo] gutsen hamarrak, hamaikak, hamabixak. Hamabixek inguruen euzkixek […] ta orduentxe enteretan gitzen zerokin, kontuokin.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia