Aramaio (Araba)

Aramaioko euskara

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-013-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aramaioko euskara eta inguruko herrietakoa alderatzen ditu. Ezaugarriak aipatzen ditu: doinua, hitz amaierak...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zeuek euskeria zelakua dakazue zure ustez? Gehixau Otxandixo ingurukua, edo gehixau...?
- Ez, guk Aramaixokue. Otxandixokue bez. Otxandixon beste tono bat dauke, Olaetan be bai, Billarrialen be bai... Ta puskat e... ba... Arrasaten, Mondraguen be, apurtxo bat... Han esaten daue: guk "ogixe" esaten dou, "ogixe"; han "ogixa", "ogixa". Ta "esnie-esnia". Ta hoixe. Ta gero Otxandixon ta? "eeeee!!!" hori, tonaa bat eitten daue gehixao. Ta oletarrak be bai.
- Zuek kapazak zarie jakitzeko bat Oletakua dan edo hamengua?
- Bai, bai, bai... ensegida igartzen dutsau /igartzetzau/. Gero hamendik hau, balle Leniz aldea, hamen, Gellan, Atxabaleta, Eskoriatza... geure antzea horrek gehixao.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia