Julian Unzueta Etxebarria
Aramaio (Araba) (1929)
Biografia
Aramaioko Salazan (Salesan) baserrian jaio zen. Ama etxekoa eta aita Likinao (LikiƱau) Aramaioko kale-baserritik etorritakoa zen. Bederatzi seme-alabetatik laugarrena zen Julian. Gerra hasieran aita milizianoekin joan zen idiekin garraio lanetara. Etxera itzuli zenean, espetxeratu egin zuten. Julian udaletxeko goiko solairuko eskolan ibili zen sei urtetik hamabira arte, (urtebeteko etenarekin, gerragatik). Hamasei urterekin hasita, basoan jardun zuen lanean soldadutzara joan zen arte. Bestela, bizi guztia eman du baserrian. Aldundiarentzat lanean ziharduela, Aramaioko alkate izendatu zuten. Zortzi urtez alkate izan ondoren, Aldundiko diputatu izatera pasatu zen. Eguzkierripa auzoko Arana baserriko Benedita Gardokirekin ezkondu zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARA-006 | 1996 | Aramaioko euskara | Divina Arriolabengoa | ||
ARA-045 | 2000 | Aramaioko sineskerak eta ohiturak | Saioa Lizarralde | ||
ARA-046 | 2000 | Aramaioko sineskerak eta ohiturak | Saioa Lizarralde | ||
ARA-087 | 2009 | Aramaioko ahotsak | Kepa Elortza | ||
ARA-097 | 2010 | Aramaioko ipuinak eta kondairak | Divina Arriolabengoa | ||
ARA-098 | 2010 | Aramaioko ipuinak eta kondairak | Divina Arriolabengoa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute