Julian Astola Argoitia

Oleta auzoa; Aramaio (Araba) (1926-2011)

Biografia

Oleta auzoko Goikoetxea baserrian jaio zen. Aita etxekoa eta ama lekeitiarra zen. Zazpi anaietatik seigarrena izan zen Julian. Gerra denboran bere hiru anaia zaharragoak Loiola eta Mungia Batailoitan borrokatu ziren. Gero “Batallón de Trabajadores”en zigortuak izan ziren. Julian zortzi urterekin auzoko eskolan hasi zen don Luis maisuarekin. 13 urterekin eskola utzi zuen, Gasteizera morroi joateko. Ortu lanetan eta barazkiak azoka eta dendetara banatzen aritu zen urte pare batez. Etxera itzuli zen gero eta bertan geratu. 37 urterekin etxeko abereak kendu eta auzoko Eulasa lantegian hasi zen lanean. Bertan hartu zuen erretiroa. Igorre herriko Etxebarri baserriko Maria Begoña Iriondorekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten. 1979. urtean, etxean egokitze lanak egin ondoren, Goikoetxea Jatetxea ireki zuten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARA-090 2009 Aramaioko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gerra aurretik hasi zen eskolan Bideoaren ikonoa
2 Barazkiak banatzen Gasteizen Bideoaren ikonoa
3 Gasteizen gazteak "Gora Euskadi"ka Bideoaren ikonoa
4 Etxeko hazienda. Garia eskuz jotzen zuten Bideoaren ikonoa
5 Gerra denboran elikatzea; errazionamendua Bideoaren ikonoa
6 Gerrako hilabete gogorrak Bideoaren ikonoa
7 Hiru anaia izan zituen gerran Bideoaren ikonoa
8 Oletako bonbardaketa Bideoaren ikonoa
9 Etxeko behor guztiak gerran galdu zituzten Bideoaren ikonoa
10 Garai bateko olak gerrako babesleku Bideoaren ikonoa
11 Azken sutegia Otxandiora eraman. Ura eta argindarra Bideoaren ikonoa
12 Sukaldean ura jarri zutenean Bideoaren ikonoa
13 Zorrotzailea nahiago ezkontzeko, maiorazkoa baino Bideoaren ikonoa
14 Ganaduak kendu eta lantegira joan behar Bideoaren ikonoa
15 Baserriarekin ezin jarraitu Bideoaren ikonoa
16 Otxandiora gehiago Aramaiora baino. Neska-laguntzen Bideoaren ikonoa
17 Otxandioko kanposantua Aramaioko lur-sailetan Bideoaren ikonoa
18 Otxandioko eskola Limitaduen Bideoaren ikonoa
19 Gerrako aireplano batetik paperak botatzen Bideoaren ikonoa
20 Lainoei esker, bonbardaketatik salbu Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia