Juan Mari Uribarren Leturiaga
Aramaio (Araba) (1938)
Biografia
Etxaguen auzoko Uribarrenbekoa baserrian jaio zen. Aita etxekoa eta ama Bizkaiko Atxondo herriko Arrazola elizateko Goikoane baserrikoa zen. Bederatzi anai-arrebatatik bosgarrena izan zen Juan Mari. Auzoko Abatetxean hasi zen eskolan, eta zazpi urterekin auzoan eraiki zuten eskola berrira pasatu zen, Pilar Montorio maistra zelarik. Hamalau urte arte eskolaratu zen. Baso lanetan asko jardundakoa da, baina bizi guztia eman du baserrian. Gaztaina sasoian gaztaina salmentan aritzen ziren, baina baserriko jarduera nagusia esne-behiarena izan zen. Lana Kooperatibaren sorreran parte hartu zuen Juan Marik. Azkoaga auzoko Urugu baserriko Maria Jesus Asperekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARA-088 | 2009 | Aramaioko ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute