Elias Galartza Aranguren

Oleta auzoa; Aramaio (Araba) (1935)

Biografia

Eliasek 17 hilabete zituela, gerra denboran, erre zen Goikoetxe baserrian jaio zen, Oleta auzoan. Familia Aurtola auzuneko Martena eta Kortazarrena baserrietan banatu zen orduan. Geroago eskola zaharreko etxea erosi eta baserri bihurtu zuten. Sei urtetik hamabira auzoan eskolatu zen. Gero bi urtez Otxandion ikasi ondoren, Gasteizko “Escuela de Aprendices Diocesana”n ofizialtza mekanikoa ikasi zuen. Eibarko Atxa lantegian dentista eta bizarginentzako besaulkiak egiten jardun zuen bi urtez. Eskopeta industriara pasatu eta Eibarren, Otxandion eta bere etxean prestatutako tailer batean ere egin zuen lan. Eskopetagintzak porrot egin zuenean, Otxandioko Aulasa lantegian bost urtez jardun eta gero, bere familiarekin Bizkaira joan zen. Zaratamo herriko ”Pradera Hermanos”en egin zuen lan erretiroa hartu arte. Beste lankide eta lagun batzuekin auzolanean, Basauriko lehen ikastola jarri zuten martxan 1972-73 urteetan, eta bertan eskolatu ziren bere alabak. Amurrioko Maria Pilar de Llano Aranarekin ezkondu eta bi alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARA-113 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Umea zela, sute batek etxea kixkaldu Bideoaren ikonoa
2 Etxea sutan eta militarrak tiroka Bideoaren ikonoa
3 Etxea erre, baina gerragatik erre-batzea ezin egin Bideoaren ikonoa
4 Sutearen ondoren, baserri martxa berreskuratzen Bideoaren ikonoa
5 Eskola-etxea baserri bihurtu zuten Bideoaren ikonoa
6 Jaunartze-batzea Bideoaren ikonoa
7 Gerraosteko eskola Bideoaren ikonoa
8 Eskola etxea gerora Eskola Zahar bihurtu zen Bideoaren ikonoa
9 Maisu batek izugarrizko jipoia eman zion Bideoaren ikonoa
10 Gurasoei eskola premiazkoa iruditu Bideoaren ikonoa
11 Baserriko lanak eta jatekoak Bideoaren ikonoa
12 Ogi gosea errazionamendu garaian Bideoaren ikonoa
13 Gerraostean kaletarrak ere soroak lantzen Bideoaren ikonoa
14 Limitaduaren irtenbiderik gabeko arazoa Bideoaren ikonoa
15 500 urte jada, Limitaduen arazoarekin Bideoaren ikonoa
16 Otxandioko baso-bisita Bideoaren ikonoa
17 Ofizialtza ikasi eta Eibarren hasi zen lanean Bideoaren ikonoa
18 Euskaldun gutxi Gasteizen. Oletako taberna Bideoaren ikonoa
19 Jai, erromeria eta irteerak Bideoaren ikonoa
20 Auzolana. Auzoa eta elizaren arteko auzia Bideoaren ikonoa
21 Herriaren eraikuntzak auzoan. Taberna zaharra Bideoaren ikonoa
22 Besaulkigile eta armagile Eibarren Bideoaren ikonoa
23 Eskopetak esku-lan asko zuten Bideoaren ikonoa
24 Otxandion eta etxean tailerrak Bideoaren ikonoa
25 Otxandiotik Zaratamora lanera Bideoaren ikonoa
26 Aitajaun hargina. Ezteiak Bideoaren ikonoa
27 Eztei-bidaia Madrilera Bideoaren ikonoa
28 Basauriko lehenengo ikastola sortu zuten Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia