Arama (Gipuzkoa)

Trena gelditu Ibaresko errotan

Trena gelditu Ibaresko errotan <p>Estraperlo denboran trena geratu egiten omen zen Ibaresko errota parean. Baserritarrek ez zuten goserik pasatu baina kaleko askok ba. Eugeniok erdi brometan esaten zuen berak baserriko andrea hartu zuela, bada ezpada ere.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARM-002-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Estraperlo denboran trena geratu egiten omen zen Ibaresko errota parean. Baserritarrek ez zuten goserik pasatu baina kaleko askok ba. Eugeniok erdi brometan esaten zuen berak baserriko andrea hartu zuela, bada ezpada ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Estraperlua ta atzian utzi deula ta kontu gehio bakizkitzue hola estaperluanak [...] laguna zan ordun?
M-Estraperloa buf.
E-Bai, klaro horretarik’e...
M-Eta sekretarioak garai hartan!
E-Bazeuken han [...] bat’e bazeuken ta...
M- “Y el secretario!”
E- Horr’e dana prezintauta, gaiña generua euki ta ezin zendun!
M-Ezin zenun!
E-Artoa bazeneuken o ba ezin zendun, galazita zeon dana ta, prenda. Baiño horrek bazeuzke amistadek eta...
M-Baietz ba!
E-Klaro guardia zibillek eta ibiltzen utzi.
M-Ta gauen atzen prezitua jarri, guardia zibillak jakingo zuen atzea preziontoa jarri ta yasta.
-Eta trena geatu iten zala esan dezue?
M-Trena.
E-Trenan bolada izan zan hor geatzen zan halare.
-Ta nun errotan ondon?
M-Bai, karrilla ondon dao ta.
E-Bai, karrila ondo ondon baitauke, kontra kontra.
M-Ta eamate zittuenak, zakuk.
-Aiba!
E-Kontra kontra.
M-Estraperloa, beno hola erosten zittun guradia zibillek eta beste jende zea jauntxok
E-Eta ordun ere Naparroti ta patatakin ta gari, zea bueltan, hor guarda zibillek’e, hemen’e, Lizarrustiko alde hoitan ta guardia zibillek arrapauta bueno komerik ibiltzen zien hor, bizikletan [...] alto eman ta...
-Bai e!
E-Klaro hemen gosea zeon ta, jendea nunbaitteti, eta baserrin ta bueno, baserritan ta etxen itten zan patata itten zan, baserritan ta ez zeon, baiño kalen, kale-kalen, ez diruik, ez janik, mixerie!
M-Bai, nik ez nun pasa mixerik, guk ez genun pasa.
E-Karo, baserrin!
M-Behintzat janarie bagendeuken.
E-Nik, nik kale, nik baserrie hor baiño ya gu kaleko zeak giñen, gure attek’e fabrikan [...]...
M-Askotan diruik ez zan eongo baiño janarie bai.
E-Hok’e ze, zea gutxigo, horreati esaten nun ba nik...
-Janaria zeon bitarten e!
E-Esaten nun nik, esan nionean bati, esan nionen “motel nik bazpare baserriko andrea hartu diat, gure gazte denboran’e gose asko pasau nian ta gosea etortze balinbazat baserrin patata eo izangoek”

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia