Arakil (Nafarroa)

Ardoa garraiatzen zuen gizonari gertatutakoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKL-005-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zahagietan garraiatzen zuten ardoa inguru guztietan. Gizon bati mandoarekin ardoa garraiatzen ari zela gertatutako pasadizoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba... zagiek, zeen, pellejos, auntze-larrue? kendu? ta ardoa trasportatzen ibiltzen tzuten, esos pellejos, de diez litros...
- Hori non?
- Emen!... emen, tierra ontan denëan, ta gi(t)zona batzeen, mandöakin? Estellet-, Estella aldian, artu bi zagi oietatik? unos... obei bet kantaro o ala? –kantaroak, ontze litros setenta y siete zentilitros, tzun– obei bet dekalitro o ala? ta torri eta saltzen zittuten, ta, orko erri ortan? zubi oe pasatu ta oneta? loyatz, ordun karretereik etzen.
- Zein da herri hori?
- Erroz; zubie pasatu ta loy aundie! ta, mandoa? bee zagi, bee kargaki(n), an sartu men tzen, ta, gizona... ez! ez sartu nai loyea, bea’re atrapatuko zela? ta mandoa tripeaño loyes beteik? ta azkeneko, ausilio! eskatu men tzuen. Ta, errota, goiko eskiñen or dago, oi, iriñe itteko ta, errotari, errotarie, aittu men tzun ta: “¿Qué andas Joxe Miguel?” - “Pues, aquí, el macho entrar en el barro y... no puede sacar. A la Virgen de Oskia... tres pellejos de vino, a San Miguel? un pellejo de vino”. A no sé cuántas... - “Pero chico, más que lo que vale el macho y la carga vas a ofrecer” –euskeras– “Beño, gizona! mandoak eta... ardoak balio duten beño geigo eskeintzen” - “Ah! loyetik atraik baleo mandoa?... or geldittuko lizke eskañiik”.
- Ez zuen kunplitzeko gogorik, e?
- Mingañez!
- Eta San Migel eta hori ere, euskaraz esaten zuen?
- Bai.
- Nola, nola esaten zuen?
- “Migel Aingerue”.
- Bai, ta aber, atera zitzaion, atera zaikion beste gizon bat, ez?
- Errotarie.
- Errotaria, eta zer, nola esan zion?
- “Joxe Migel, ze ari aiz?”, ta, “Emen, mandoa sartu zaikiet loyen? ta, etzin a-... etzinik ta, ateako ta, olako santuei, Ama Berjiñe Oskikoai, anbeste karga olio eskañi ziotet, San Migel Aingeruei e bai, ta, olako santuei’re bai, San Donatuei’re bai, anbeste” ta, “Beño, erua o zer yago i? mandoak balio du, mandoak eta kargak balio dun beño, olio geigok (e)karri...” - “Ah! mandoa loyetik atreaik baleo!”...

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia