Arakil (Nafarroa)

San Donatora joateko ohitura; inguruko euskaldunak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKL-004-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Abuztuaren zazpian San Donatora joaten ziren herritar guztiak, bazkaria hartuta. Inguruko kontzeju eta herrietako euskaldunak. Hainbat kontu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta San Donatora, ze egunetan joaten zineten?
- Ah! aoztun... zazpi o amaika? zazpin, zazpin, aboztun... zazpin.
- Eta konta nola biltzen zineten eta...
- Ah!... len meza bat, an, ateratzen zuten.
- Bai baina ze ordutan ateratzen zineten edo?
- Len e... goixik samar, urruti da ore!... an bostetan o ala, alakon bat.
- Argitu gabe?
- Ta an... argitziako, alleatu ta, Irañeta bakizu nun den? t’andik puerto ori, andik, faten giñen, errotatik, bai. Lenao jendia... ibiltzen tzen, bai.
- Eta asko joaten zineten?
- Bai, erri guzie.
- Apaizarekin edo?
- A-, oñez, oñez!... lenago oñez ibiltzen tzen, ta geo, emen, San Urbano ere badao, orrea etorri giñen beis, bein o bi o... igandian o, bai. Ala.
- Behin izan nintzen San Urbanon eta tenderete asko...
- Bakizu, bai, ori nun den?
- Bai, Gaskun... tenderete asko-eta paratzen zuten orduan...
- Gero umerri eta... or, erreta, majo; t’afariak eta kartze zuten saltzea, ta gëo, piketzeko, zeak, maillukek, ere bai. Orain, ora(i) akatu da dena, orai ya... orain dena, makineria-ta da? ta... ya segak eta, fan dee. Lenao, segan? rau, rau, rau, rau...
- Eta San Donatora joaten zinetenean apeza joaten zen zuekin?
- Bai, apeza, bai, gue errikoa? faten tzen.
- Eta eraman behar izaten zenuten bazkaria?
- Mandato, mandato artu zuten? da, beor bat o artu? ta ematen tze(n).
- Zertarako mandoa?
- Bea iota fateko!
- Bai, e?
- Joe! bai-bai, oñez, bai...
- Zuek oinez baina bera mando gainean, e?
- Bai, bai, bai, mando gañen.
- Eta bazkaria eramaten zenuten?
- Bai, bazkaria bai; eta guk puske... puske amootan ta, an... ardoa pixkuat, Uartekoak ogie erosten zuten? ta edan ta fuera! andik itxea beis. Eguardiko kasik buelta, bai. Ta, ortik, Ollotik e, faten da majo, bortu ori; Iltzarbe bakizu nun den?
- Bai.
- Ortik, sartu? ta, or kasi daö... oso eroso fateko, zeil xalara, (zuzenduz:) zelei xamarra? andik aldapa aundi dao, bueltatik ola? joe...
- Zeil xamarra, zail xamarra esan duzu?
- Or... zelaie, zelaie xamar.
- Ah, zelai; zelai zabala, e?
- Zabal-zabala ta... Ollotik, ortik? faten zen aixeao; beño guk, atzeakatu bea giñen, andik gañetik erosoau juateko, bai.
- Ezagutu duzu euskaldunik Ollaranen? Ollo aldean?
- Ah, bai, Ollon?... ez, or-or ez.
- Eta Izurdiagan edo Errotzen?
- Or e, or e gutxi a. Ya... ya Uarten ta, ala, or, or ezta galdu dela-dela, ez? Uarte-Arakil ta ori.
- Uharten badira batzuk eta Irañetan ere bai...
- Bai, baya, gutxi egoin dee, bai, oiek. Gazteak e biñipin bagintze bai, or, Irinten.
- Eta Ihabarren ezagutzen duzu euskaldunik?
- Yabarren ez; ya zarrak il tee ta, gazteok...
- Hemen, Iruñean, ez da izango bateonbat, Ihabarkoren bat?
- Bai, bai, badaö bat.
- Bai? eta euskaraz dakiena?
- Bai.
- Nor da?
- Ori... (familiarteko bati:) ¿cómo se llama ése? ¿tú no te acuerdas? ella... el de la puchinera... Martín se llama él, eztakit ze... apellidoa nola dauken, Iribarren naskiro ok e...
- Martin Iribarren?
- Bai.
- Ihabarkoa da?
- Yabarkoa ez, ortik... or erri koxkor badago...
- Ah! Berasaingoa?
- Berasaingoa, bai.
- Bere andrea da Ihabarkoa, baina andreak ez daki euskaraz...
- Aera fan tzen, aera fan tzen ori, ezkontze-, ezkondu gabe ian tze, Martiñ ori.
- Baina emaztea da, andrea da Ihabarkoa, baina ez daki euskaraz.
- Eztaki orrek?
- Ez-ez, emazteak ez, andreak ez; Martinek bai.
- Orduen ezautzen duk Martin...
- Bai, bai, bai.
- Ah, bada eman daö ere.
- Badakit bai, izan nintzen egun batez berarekin.
- Bai, ya! t’oiek e zarrak samarrak dee, ya. Ya kan- emen euskeraz ya...
- Zuk ikasi zenuen kantu bat, esaten duena “sentitzen zaitut, sentitzen... ur berria, or goiena”...?
- Ah, Urgoiena, Urteberri, U-...
- Bai, hori nola da?
- Ori Urteberritan kantatzen zuten.
- Eta oroitzen zara nola?
- Ori, ya... enaiz akordatzen e: “Urteberri egun ona”... Orai, eztakit, eztakit zeñek dakien, ya... eztakit, dena ta... faltatzen die lenago zarrak.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia