Araitz

Araitz Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Leitzaldekoa, Gipuzkoako mugan kokaturik dagoena. Iparraldean Areso dauka mugakide; ekialdean, Larraun eta Beteluko udalerriak; hegoaldean, Aralar mendizerra; et,a mendebaldean, Gipuzkoako Lizartza, Orexa, Gaztelu, Amezketa eta Tolosako Bedaio auzoa. Ondoko herri hauek osatzen dute udalerria: Arribe (herriburua), Atallu, Azkarate, Gaintza, Intza eta Uztegi. Dena den, herria hiru kontzejutan dago banatua: Arribe-Atallu, Intza eta Uztegi. Gaur egun ere biztanleen %90etik gora euskaldunak dira, eta euskalkiari dagokionez Koldo Zuazo hizkuntzalariak herriko hizkera erdialdeko euskara edo gipuzkeraren aldaeratzat hartzen du. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da. Argazkiko herria Arribe da.

  • Hizlariak: 4
  • Zintak: 4
  • Pasarteak: 0
  • Transkribatutakoak: 0
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 0

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia