Gisu-labeak eta beste
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANU-005-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Kisua" (karea) egiten ibili dela kontatzen du. Gisu-labeen inguruko azalpenak. Non egiten zuten. Soraurenera eramaten zuten gero. Hango ezkila-dorrea egiteko ere erabili omen zen Nagizko kisua. Gogoan du ezkilen pisuarekin ezkil-dorrea nola erori zen. Gariari ere nahasten zitzaion gisua, ereiterakoan.
- Auzoa: Etulain
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 1987(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:11:00
- Erref: ANU-005/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Aizu, Saturnino, hemen ezagutu dituzu kare-zuloak edo?
- Aaah... exkatu, zuk ere eztutzu... dena, erderaz ai-da, ‘cal’ da erdera... ‘cal’ bai, y kisue da.
- Kisue, kisue: zuk ezagutu duzu hori? ikusi duzu egiten edo egin duzu zuk, edo?
- Ni pai.
- Egin duzu, e?
- Bai-bai, aitu neiz itten.
- Nola egiten zenuen?
- Pues, ori?... itten da... zulo at, labia bezala, labia da...
- Non, ze lekutan?
- Oyanian!
- Arbolen artean-edo igual?
- Ba, igual; nik Itxeiden aitu nitzen ni; Itxeide badakizu nun den? Olagu goiti-beitixiago.
- Ah, bai, baserri bat, ez? kaserio bat edo, ez?
- Bai, bai.
- Egin duzu hori?
- Bai, bai, bai... aitu giñen itten bertze batzuki... klaro, beño gu biño abillagoak baziren. Lenbizik, öra armatzen da? kisu-labia, itten da la-, kisu-labia, como un horno.
- Labe bat bezala?
- Bai, igual, labia bezala, eerki paratuik, dena, pareta bezala, ta ura eta geo, ataa... lurretik goittiago atra biar du, (...) zuletu itten lurre? ta, gero, gañean ere bai, gañean ere gar franko, ta gero erra-, uzten da labia, ori... leyö at, betetzeko egurres, ta su man andik, alik-eta bixtu artio gañera, gañena, arriek in biar du sue, ta erratzen delaik ongi? orduen itzeli. Ta gero ure... ori, arr ura, arri ure? iten da, autse biurtzen da, ure da kisue, ‘la cal’. Eta gero, Nagitzen ere bai, aunitz! or-or, Soraungo ya, elize, orko... kisue du, Nagizko kisue, däna!
- Nagitz da Anotz eta Makirriainen, bien arteko etxola (baserri) bat edo, ez?
- Bai, bai, kaserio, kaserio...
- An ere bai, e?
- Bai, bai; or, or aunitz in giñuen, aunnitz! ni gaztia nitzen orduen, a... artzaiko ibiltzen nitzen or.
- Nola?
- Artzai, bai, ardieki, te nik kusi-te nuen, ni lanian ai, äi nitzen oañik an; zazpi urtetan eman tzien Ugaëtik a, orrara, kaserio (b)atera.
- Orduan nor zen kaserio hartan?
- An? gure yendea akabatu zire(n), da, orai? an da, bueno, angoa da, emen Ostitzen, bat, Severa...
- Severa? Nagitzekoa?
- Nagizköa, bai, bai, e zuk? eztakizu: Severa Idoate.
- Han sortua?
- Bai, bai, or, Nagitzen sortue.
- Euskara badaki horrek?
- Ez-ez-ez-ez-ez-ez...
- Baina zu gazte zinelarik, zazpi urtetako mutil koxkorra zinelarik, ordukoak bai, euskaldunak izanen ziren...
- Ez-ez! denak erdaldunek ziren; ni aur nitzelaik, ni uskeraz... dena itx-, itxean, Etuleingo mendie zen or? dena euskera? orrenakin itzik ere nik erderaik.
- Baina Nagitzen ez, e?
- Ez-ez-ez; gero... ikesi nuen or, denak erdaldune peitziren, ez aitu... uskarai patre? ta belaixe! ikesi nuen erdera, bai. Ta gero? berriz uskera arrun atzen duu! te erdera, tira! t’orai, ez erdera ta ez da... uskera.
- Bah!... bai, biak egiten dituzu ongi...
- Bai! ongi ez, baña, nik eskolaik ezpäitut...
- Bai baina baduzu...
- Bueno, orai? beire, urte auniz tu piño badu, oañik, yoaten, yoaten tzaide ba burue ya...
- Ba, zu trankil; eta orduan, kisuak zenbat egunez egon behar zuen?
- Ori oai eztizut errain baia, xegun, ori... erakusten du berak, nola dayen sue, ya noiz asten den goitti; goittik? biño egun aunitz egon bear du... garra botatzen duela, su aunitz man bear tzaio azpitik, arba, gei-, geienëan arba, ta gero, yoan beuzuleik, rato at o gosaltzera o bazkaltzera, orduen, sartu egur-purruste bat, orduan utzi bakëan, ura aek erre artio. Eta gero? segitu! entero, ez, etzaio... utziar sui kabe! entero ta, ondarrëan ya... dena berotzen delaik, orai... izugarri berue oi, klaro! asten da garr atratzen goitti, arrie, olako... lore batzu pezala atratzen tu garrak, ta...
- Arrak? (gaizki ulerturik)
- Garrak...
- Garrak, bai-bai, ‘la llama’, ezta?
- ‘La llama’, bai, ta... ure utzi, garra; bah! bera yoain de! egosiik... egosi-eta ata beaugu guk... öra, kisuen ai delaik ere? egosiik, egosi bezala egiten da, ta, ori akabatzen deleik? bera yoain de, bajatuz, bajatuz, bajatuz. Ta, gero? ez su man? ta, egun betzuk on biar da? ala-ala-ala, ta gero asten dire, goittitik atratzen? ta, azpitik ez, azpitik eztu enpeza-, asi atratzen; arpatiko dizu azpien? beño, gañetik, gañetik asi? te, maten tzuzten. Gero, ara-, araa ooitzen naiz nola aik fantzen zuzten, mando atzutan ematen tzuzten e... Soraune, ta... ori, ezkildorr ori? Soraungo eliz oi? ni oroitzen naiz, e? ni.
- Ezkildorr oi?
- Ezkil-, ezkildorra, bai.
- Zer da ezkildorra?
- ‘El campanal’...
- Ah, ezkildorrea, bai, bai; hori zer?
- Ori... ni ooitzen naiz noiz in tzuten elize, or, Soraungo eliz ori.
- Bai, e?
- Bai.
- Nongo eliza?
- Soraungöa.
- Zaude pixka batean; erran duzu botatzen zenutela ‘arba’?
- Arba, bai.
- Arba zer da?
- Ah, arba zer dan? ori? oien makille, oiek...
- Adarrak? ‘las ramas’?
- Abarrak, abarrak, las ramas, arba.... arba es e... la rama; euskeraz, es... arba.
- Eta gero, bukatzen zelarik, nora eramaten zen kisu hura?
- Ori, ori, kisue? ba, guk ba... Nagizkoa Soraune eman ginuen! ya an, eiten tzuten, urez, erregatu te... urez desiten da, idikiten du... idikiten eoten da, dena...
- Irekiten, bai...
- Botatzen dioten lekure...
- ‘Cociendo’, ezta?
- ‘Cociendo’, ebein garbi, y hasta que se... consuma? pues, tira!
- Itzali arte edo?
- Itzel artio, itzeli artio, hasta... hasta apagar.
- Eta handik nora eramaten zen?
- Gero, segun... itxetara, edo... saldu, zenbaitzuk saldu, ola, Itxeiden saldu eiten tzuten, or Soraunen, nön? elizen gelditzen tzen bai! pero emen, Itxeiden? e, beti or saltzeko izeten tzen. Ori iten tzen, lenago? garia ereitten tzelaik? etzen ingreden-, oraiko... ingredente oyetaik, kisueki; kisuekiñ erregatu ederki, tte... kisue nasten tzakion, ori zen... o-o-o, on-nola erraten da? baña... porkerik ez atratzeko.
- Zikinkeriak edo...
- Bai, zikinkeriek bai, galtzeko... kisuek; orrek erratzen tzituen ta, no! ori fuertia da! emen iten den kisua ola edo? bestiok, eztakit nun... iten dire, biño emengo kisu äu fuertia, arru(n) fuertia da, e?... bai-bai, te ori oroitzen naiz. Ta, orean nasten tzioten gari-purruxte bat? erei-, erein biar tzen gariei; garie badakizu zer den?
- Bai, ‘el trigo’, bai...
- El trigo, pues al trigo se le revolvía eso pa sembar; así como hay ahora... esto, sulfatos y... ingredientes? pues...
- Bai, denbora hartan...
- Denboa artan etzen oyetaik; eskuz, dena.
- Eta hori nahasten zitzaion, e? gariari...
- Bai-bai, or ta, orreki biltzen, eerki? te... ure bota, ure, ta gañe bota ure artzeko.
- Eta zer erran behar zenuen ezkildorrea dela-eta...
- Ah, ezkildorrea? bai...
- Soraurengo elizakoa...
- Bai, bai; or? gero? doi kabe? ezkillek paatu zuzten? ta, klaro, denboa txarra, ta... orr ezpaitzuen... zementoik, oye(k)... morterua ta oyek, beraztu? te, gero ezkildorra lurrera yoan, beraztu-te, zer ezkillek! eta ezkillek puskätu zire, ta orai, orai, ori oroitzen nai(z), ikusi nuen e? nik e, ezkille goitti...
- Lurreraturik, e?
- Lurreratuä.
- Ba karga handia izaten dute, e?
- Karga, pieza aundiä ta bolu-, bolumen ta... adios!
- Eskerrak inor ez tzuela pean harrapatu, e?
- Ez-ez-ez-ez... oi arrek! gaues bota zen neski, bestzenaz ere.
- Zenbat kilo izanen zituen?
- Oi-oi, ta aunitz! ue eztakit nik, ori, eztut karkulatzen nik, ezkil betek, ez zire, ezkille larrikara, e?... ah, bai, ttikiek izeten tzien beño orduan Soraungo ezkillek tzien, ezkil berriek... bueltaka ibiltzeko, nola ibiltzen tzien.
- Eta hori paratu zelako behar ez bezala...
- Bai-bai-bai... ta geo? bela eman tzuzten ta, oriek urtu in bear tzuzten; urtu? te... berriek in.
- Berriak egin, e?
- Klaro...
- Hondatuko ziren...
- Ondatu! bai-bai, orduen in tzuzten beti’re. Ayek izein biaurte beintzet, Sorauren.
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!