Antzuola (Gipuzkoa)

Larrua ondu osteko prozesua eta haizearen garrantzia

Larrua ondu osteko prozesua eta haizearen garrantzia Larrua ondu ostean, azido batzuen bitartez garbitu behar izaten zuten. Larrua gogor-gogorra geratzen zen eta koipeztatu egin behar izaten zuten. Lehenago eskuz koipeztatzen zuten, baina gerora ez. Larru hori behin eta berriro tiratu eta lehortu behar izaten zen prozesua bukatutzat emateko. Lehortzeko makina garbitu ostean erabiltzen zuten, bestela koipeztatu ostean makina pasatuz gero, koipea kenduko litzateke. Horretarako prestatutako gela batzuk zituzten eta haizearekin kontuz ibili behar izaten zen hego haizea txarra baita. Hego haizeari "gozakaiztu" esaten zieten: azkarregi lehortzen zuen. Iparrekoa da ona. Hego haizea egonez gero, askotan joan behar izaten zuten larruak mugitzera. Kako batzuetan eskegitzen zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-099-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Larrua ondu ostean, azido batzuen bitartez garbitu behar izaten zuten. Larrua gogor-gogorra geratzen zen eta koipeztatu egin behar izaten zuten. Lehenago eskuz koipeztatzen zuten, baina gerora ez. Larru hori behin eta berriro tiratu eta lehortu behar izaten zen prozesua bukatutzat emateko. Lehortzeko makina garbitu ostean erabiltzen zuten, bestela koipeztatu ostean makina pasatuz gero, koipea kenduko litzateke. Horretarako prestatutako gela batzuk zituzten eta haizearekin kontuz ibili behar izaten zen hego haizea txarra baita. Hego haizeari "gozakaiztu" esaten zieten: azkarregi lehortzen zuen. Iparrekoa da ona. Hego haizea egonez gero, askotan joan behar izaten zuten larruak mugitzera. Kako batzuetan eskegitzen zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia