1936ko urrian hartu zuten preso
Hizlaria(k):
Galartza, Edurne
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-094-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arabako Zuiako Domaika herriko eskolan aritu zen maistra eta gerrak bertan harrapatu zuen. 1936. urteko urriaren 14an atxilotu zuten. Lau erreketek Gasteizera eraman zuten. Bertan ea Gasteizen senitartekorik zuen galdetu ostean izeko baten etxera joan zen, baina izekoaren etxera heldu eta segituan joan zitzaizkion berriro bila. Gaueko hamabietan polizia sekretu bat bila joan zitzaion eta beste toki batera eraman zuen. Preso zeuden beste emakumeak gasteiztarrak ziren, abertzaleak. Labastidakoak ere bazeuden, errepublikazaleak ziur asko. Haurdun zegoen emakume batek ez zekien bere senarra fusilatu zutenik. Hiru astez egon zen bertan Oñatira, gurasoen etxera, bueltatu arte.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Data: 2000(e)ko azaroaren 08a
- Iraupena: 0:04:43
- Erref: ANT-094/005
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: Goiena Komunikazio Taldea
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Emakumeak politikan , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!