Antzuola (Gipuzkoa)

Artale gainean belauniko

Artale gainean belauniko <p>Uzarraga auzoko eskolan ibili zen, Jose Maria Agirre maisuarekin. Maisuz gain, bizargin eta sakristau ere bazena. Sei urterekin hasi zen eskolan. Erdaraz izaten zen. Erdaldun maisu batek artale gainean belauniko egotera zigortzen zituzten euskaraz egiteagatik. Gurasoen kexengatik utzi zioten zigor hori ezartzeari.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-079-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Uzarraga auzoko eskolan ibili zen, Jose Maria Agirre maisuarekin. Maisuz gain, bizargin eta sakristau ere bazena. Sei urterekin hasi zen eskolan. Erdaraz izaten zen. Erdaldun maisu batek artale gainean belauniko egotera zigortzen zituzten euskaraz egiteagatik. Gurasoen kexengatik utzi zioten zigor hori ezartzeari.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolan nun ibili ziñan?
- Hemen Uzarragan, leheningo Uzarragan hemengo auzuan. Maixu bat euen hor bertakua.
- Zela eueken izena?
- Jose Maria Agirre. Zan maixua, barberua, sakristau, barbero, danera itten ban.
- Hori Antzuolatarra zan bera?
- Bai, Antzuelako semia zan.
- Zuk e… zenbat urtekin hasi ziñan eskolan?
- Ni sei bat urtekin.
- Gerria akabo barri, ezta?
- Bai, akabatzen, akabatzen daola.
- Eskolak erderaz, euskeraz edo zela?
- Erderaz, erderaz, erderaz eta erdera fuertia. Orduen euskeria ittia debekauta eta gauza horrek…
- Zuek zigorrik izaten zeuein euskeraz itteagatik?
- Bai horixe.
- Zueri ze emuten otsuen, anillua edo?
- Hemen ta kalien behintzet bai, anillua eta arta alien gaiñien belauniko be bai.
- Arta alia belaun azpixan jarritta?
- Bai, holako zerak, eta gero ba kastiguak, batak bestiari zera pasatzeko, holako tarjeta moduko zer bat euskera itten ebanari ta gero ba harekin astien azkenian ba zer bat, betik tarjeta gorrixa bezela edo enfin!
- Ez zan izaten eguneroko zera, astien akaberan zan?
- Bai, astia akaberan zeiñeri geratze jakon haura, ba horixe, tarjeta bat, bueno, betik zerak, rekreora ez ertetzia, edo holako zerak. Txorradak baiña bueno, danok…
- Arta aliak belaun azpixan ifiñitta, …
- Baiña hori gutxittan. Hori izen zan behin edo birrittan bakarrik akordatzen naiz. Geo ba jentia kejau in zan, gero umiak be bai eta zeorri segiduen itxi otsen baiña, orduan bai.
- Hori arta alien hori Antzuolar honek? Joxe Mari Agirre honek itten otsuen?
- Ez, beste bat zan, beste bat.
- Zela zan, goguan dakotzu maixu horren izena?
- Ez, ez naiz akordatzen.
- Zer zan, espaiñola?
- Bai, klaro.

Egilea(k): Kepa Elortza

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia