Plazako dantzaldiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-072-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Beasainen urte bat lanean egin eta gero ezkondu eta etxekoandre bihurtu zen. Jaiero izaten zen dantzaldia herriko plazan, udaletxean jartzen zuten gramola soinuarekin. Deskargan ere sarritan izaten ziren dantzaldiak. Umetatik ezagutu du Bernardinak Mairuen Alardea.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko martxoaren 30a
- Iraupena: 0:03:34
- Erref: ANT-072/010
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
- Badakotzu rekuerdorik han Beasaiñekorik? Zuk han urte pare bat edo hiru igual ingo zittuan, ezta?
- Ez, hainbesterik ez. Urte pare bat ez. Urtebete ingo neben akaso baiña… urte pare bat ez. Gero ezkondu in nitzan, handitxek ezkondu nitzan ta.
- Eta gero ya lanera fuera.
- Gero ya etxien.
- Zenbait ume hazi (di)ttozu?
- Bat.
- Bat euki dozu?
- Bat. “Para muestra un botón”.
- Hemen Antzuolan jaixak eta erromerixak eta goguan dakotzu zela…?
- Bai, erromerixia itten zan hemen jaiero.
- Jaiero, plazan?
- Plazan. Gramolia ipintzen zeban aiuntamientuak, gramolia.
- Gramolia e? Bandarik ez euen?.
- Gramolia ipintzen zeben eta guk dantza.
- Eta agarrauan eta libre zeukatzuein egittia-edo?
- Ez, pekatua zan, pekatu mortala zan. Konfesatzera juten giñan harrapaztaka. Preguntatzen zoskun abadiak gehixao? Eta “ez”, esaten gotsan gehixao ez giñuala egingo; eta damututa genden? Eta baietz. Baiña hurrengo soiñua entzuten giñuanian zein egoten zan dantza in barik? “Que va, ni pensar”. Deskargara be junda gare dantzara. Deskarga badakitzu nun dagon Deskarga? Ba han erromerixia itten zan lehen, itten zan.
- Han be jaiero edo?
- Jaiero edo bai, askotan behintzat. Eta haraxe be junda nago ni erromerixara.
- Hemen ze orduak arte egoten zan gramoliori joten?
- Zortzi tt´erdiak, beratzixak.
- Gero etxera.
- Etxera biheko, aitta zain. Eta gustatzen jakun orduan, dantzia akabatzen zanien mutillen batekin edo pasiatzera jutia hor behe aldera eta, “¡por aqui!”, aittak “¡venga, a casa!”.
- Ha umiak zainketan, klaro. Eta jaixak-eta?
- Oin bezela ez euen lehen jairik. Gero hasi ziren horrek jaixak. Hori zeori esaten dozu, udako…?
- Bueno, herriko jaixak.
- A, jaixak! Bai, ondo.
- Orduan…
- Agostuan izaten zan orduan.
- Agostuan?
- Moruan gerria-eta.
- Aber, kontau zela itten zeuein moruen gerria.
- Nik ez dakit kontatzen hori. Ba morua pintau itten zan, oin be itten da e?
- Bai. Eta zela… teatro modura edo izango zan, ezta?
- Bai.
- Eta zer, moruak kristianuen kontra edo?
- Morua hil itten zeben.
- A, moru bat.
- Bai, moru bat.
- Alardia edo zela esaten xatzue horri?
- Bai, Alarde, bai. […] zeben. Tiroak eta dana botatzen zittuein.
- Morua hiltteko?
- Bai.
- Baiña hemen badago istorixan bat Antzuolan moruak geiztokixaren bat egindda edo holakorik?
- Ez.
- Nundik dator jai horren jatorrixa?
- Ez dakit.
- Zuek hori umetatik ezagutu dozue.
- Guk umetatik ezagutu dogu, beti-beti. Eta ondiok ere segitten dau.
- (Alabia): kapitanak be diferentia ezagutu (di)ttozue zuek.
-Bai.
- Zer da kapitana? Moruen kontrako zera?
- (Alabia): bai. Alardian diskursua emuten dabena, kapitana.
- (…)
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!