Euskal dantzak ikasten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-070-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetatik gustatu izan zaio dantza egitea. Mutilek bazuten non ikasi, baina neskek ez. 12-13 urterekin, Zumaiatik etortzen zen lagun batek irakatsi zien dantza egiten. Geroago "Acción Católica"-ren babespean talde bat osatu zuten, eta Ondarroatik Eibarrera etorritako Gregorio Santa Kruzekin ikasi zituzten euskal dantzak, igande arratsaldeetan elkartuta.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko martxoaren 24a
- Iraupena: 0:02:33
- Erref: ANT-070/019
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Dantza
Transkripzioa
-Nik entzunda dakot zuk dantza talden baten edo zerbaittetan ibillittakua zariela, ezta?
-Bueno, bai. Askotan.
-Nundik ataraten zeben ba astixa? Ondik umiak txikiñak zirala edo geruago hasi ziñan hortan?
-Ni hasi nitzan, […] neri aittak esaten nostana, jaixo nitzanian uste dot hasi nitzala ya dantzan. Asko gustatzen jaten neri dantzia-eta. Gero hemen kuadrilla bat geunden, ez dakit ba nik zenbat urte eukiko giñutzen, hamar-hamabi, porke artian aurretikan neskendako ez euan ezer. Mutillak bai. Mutillak, mutillen grupuak bazeren, baiña neskena sekula egoteke zeuan. Ta Zumaixako bat etortzen zan, nere lagun bat, euko zittun ba ez dakit ba hamabi urte-edo, eta haxe erakusten hasi zan geuri. Erak ikasten zebena geuri irakusten.
-Laguna emakumezkua, neskia?
-Bai, neskia, hemen zeukan tia. Tianian egoten zan denpora askuan eta beran lehengusiña eta gu kuadrillakuak giñan eta erakutsi zoskun dantzak. Hamabi-Hamahiru urte-edo euko giñuzen eta ikasi giñuzen, eta lehelengo dantzak hareitxek euki giñuzen, edade horrekin. Gero pixka bat galdu giñan baiña atzera berriz pentsau zan berriztia, ya hobeto ikasi tta ittia, eta hala grupua, orduan ya baten baten babespien in bihar izaten ziran gauzak, eta Akzion Katolikia. Bueno, hango zerak, organizadoriak edo han zerenak, bueno, in in bihar zala eta hartan. Eta ikasi giñuan, Eibartikan etortzen zan erakustera.
-Ze dantza klase ikasten zeuein?
-Euskal dantzak. Geunkan hori eibartar hori, bera izatez eibartarra ez zan baiña, bera Ondarruatikan Eibarrera etorrittako zer bat zan. Ona gizona, eta ze lan egin zeban harek dantziakin, asko, Gregorio Santacruz. Oso, eta horixe, bene-benetan hartu zeban, etorri zan eta erakustera. Halaxe juntatzen giñan domeka atsaldetan.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!