Antzuolarrak Bergararekin haserre
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko martxoaren 24a
- Iraupena: 0:02:32
- Erref: ANT-070/011
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Bestelako kontuak » Historia orokorra
Transkripzioa
-Eta zela akabo euen azkenien Antzuola eta Bergarako kontuok?
-Geizki. Klaro, pasatzen zana zan hemen “Alarde de”, moruan alardia itten da, ezta? Eta “Alarde de armas” zan orduan, itxuria dauenez hori herri gehixenetan uste dot itten zala. Zenbat dagon soldauskarako zerako-edo, itxuria danez hortariko gauzan bat zan lehenau itten zana. Eta Alarde hori nahi zaben bergarrarrak Bergarara eruatia eta han ittia, Bergarako plazan ittia. Eta nones hemen.
-Hemenguak ezetz.
-Ez, ez, Antzuelako plazan in bihar zala, porke ordurako hemengo parrokixia zeguan ya konsagrauta, ya ipiñita zeguan eta ya herrixa puxka bat ba haundittu in zan. Eta haunditzen-haunditzen zijoiala ba ikusten zeben ez eukela bergararren premiñik. Bertan in zeikiela gauza guztia, eta klaro, hori ezta pentsau be ez, e?
-Hori bergararrak onartu ez?
-Bergarakuak hori nahi. Eta azkenien Valladolideraiño jun bihar izan zeuen, eta hango… han zertu zan…
-Ya apartaittia?
-Hemen, Antzuelan ittia, antzuelarrak Antzuolan.
-Eta hori ze urtetako kontua dan badakitzu?
-Ba hori izango zan milla seirehun inguru horretan-edo, milla seirehun-edo urteko zeretan porke gero orduntxe ya separau ziren gero.
-Oseake eliziau konsagrau eta handik gutxira orduen.
-Bai, handikan urte batzuk artien segidu zeben baiña klaro, ikusten zebenian, artian beste gauza bat euki zeben. Gero zeguan, hola personalidade haundixak etortzen ziranian, pasatzen ziranian hemen, ba herriko banderiakin errezibimentua itten zindduan hareindako, eta bergararrak atzera esijidu zeben Bergarara juteko antzuolarrak eta han rezibitzeko. Eta ezetz.
-Eta antzuelarrak ezetz.
-Ezetz. Eta idea horrekin atzera berriz jun ziran Valladolidera, eta han irabazi zeben berriz eta bueno, ya geratu ziren.
-Holako lege asunto, administraziño asuntu danak Valladoliden orduan.
-Valladolidera. Eta orduan hartu zeben ya resoluziñua bueno, separatzia.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!