Katona eta abakoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-070-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko martxoaren 24a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: ANT-070/007
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
-Eta horrek eukitzen zebena zan regliakin…
-Bihetz puntetan.
-Esku puntetan, han gogor itten zotsen.
-Ni gaztiaua naiz baiña nik be ezautu dot hori.
-Hemen "en cambio" neskeri ez, neskeri ez oskuein guri hori itten.
-Jo ez otsuein itten?
-Ez, ez oskuen joten hola zera e? "Únicamente" horixe, ezin euskeraz, berak maistrak lagako zoskuen itten zeran, neu gaiñera neu zela izan nitzan oso mimautakua maistriakin, oso mimauta euki nindduan ta ba ez, baiña harek kastigu hortariko zerak emutekuak ez ziren.
-Eta maistriori, Maria esan dozu?
-Ez, hori zan maistra txikixa, hori hamengo maistra, hamengo andra bat zan. Andra bat umiak zaintzearren, baiña gero guri erakutsi egitten zoskun katoia, eta katoia leitzen erakutsi itten zoskuen guri eskola txikixan. Hasten giñan “ma” eta “mi” eta bestela, ba bueno, eta numeruak zela da? Numeruak ba zelakuak ziran eta hortariko, zela esaten da hori, Jesus, oin ez jat akordauko, boladun zer hori?
-Abakua?
-Abakua. Abako hortariko bat, haura haundi bat geukan.
-Kontaitteko eta?
-Eta harekin kontatzen ta ba, hori hantxe ikasi ginddutzen guk e? Hemen jente guztia ez zan juten, baiña hemen inguruan gendenak gu beti jun giñen, gu beti jun giñen. Eta ni neuk'e… zaharrena aurretikan, hartu eta bialdu, orduan in neban halaxe, bittartian behintzet ba bueno, han ondo egoten zala eta...
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!