Antzuola (Gipuzkoa)

Herriko eskola itxita gerra garaian; uzarraga

Herriko eskola itxita gerra garaian; uzarraga Eskolako kontuak. Baserriko umeak udaberrian hasten ziren normalean eskolan. Gerra hasi zenean, eskola amaitu zen. Uzarragako eskolara gerra garaian. Umetako bizimodua.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-067-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolako kontuak. Baserriko umeak udaberrian hasten ziren normalean eskolan. Gerra hasi zenean, eskola amaitu zen. Uzarragako eskolara gerra garaian. Umetako bizimodua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskolara zenbat urtekin hasi ziñan?
-Eskolara, basarrittik, badakizu. Zazpi urte pasau eta zortzira bittartian udaberrixan hasten zan. Orduan ez zeuan kursuan hasteik setienbrian eta. Basarriko jendia behintzet udabarrixan, kukua etortzen zanian eskolara hasten zan. Eta zortzi urte ixa hasi giñanian eta hamar kunplidu orduko geratu. Bakaziñuak eta gerria eta. Hamar kunplidu orduko ez. Gerria... Bai. Orduantxe bakaziñuak hasi zienian gerria hasi zan. Nik zortzixan hamar urte ein eta hemezortzixan gerria hasi.
-Eta ez zenduen beste kursorik egin?
-Keba! Gero zeuan Usarraga ez dakit dakizun.
-Bai, herri sarreran dauana.
-Han goixan. Eliza haundi bat. Han zeuan herri-, auzo-maistro moduan emuten zebana. Eta haraxe. Egongo dia ni bizi nitzan lekutik bi kilometro... Gehixao, seguruao. Hiru igual. Enda gozian beratzittarako hamar urteko neska koskorra, hamaika egin barik artian, bakar-bakarrik. Eta han beste auzuan beste lagun batzuk hartzen nittuan eta beratzittarako Usarrara juten giñan gu, bazkaixa hartu poltsatxuan, goizian goizeti, eta illuntzian atzera etxera. Orduan etxera etorri orduko illuna, negua zan eta. Hurrengo goizian berriz´e. Hasi San Andres; badakizu noiz izaten dan, ezta?
-Bai, nobienbrian hogeta hamarrian.
-San Andres egunian hasi eta marzuan lenengotan akabau zan nere eskolia. Gero hurrengo urtian jungo nintzala eta oinddio ez da aillegau hurrengo urte hori. Bizi! Leitzen eta eskribitzen ikisi giñuan eta.
(...)

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia