Hezkuntza gerra garaian; umeak lanera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-055-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra garaian, soldaduek herriko-eskolan ipini zuten kuartela. Garai hartako umeak eskola gabe gelditu ziren. Lana sortu zenean, zuzenean lanean hasi ziren, eskolan berriz hasi gabe. Larrutegian lana nola lortu zuten. Gerrarako gauzak egiten zituzten bertan: kartutxo-uhalak...
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko ekainaren 01a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: ANT-055/023
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Ekonomia eta industria » Industria motak » Larrugintza
Transkripzioa
- Esan dozu eskolia gero soldauz bete zala.
- Hori aurretik.
- Zure sasoian.
- Bai, bai, gerran, klaro. Hortik frentia etorri zan, ta gero Elgetan zazpi hillebetian hola eon zan, ez hara, ez hona, ez hara, ez hona. Ta hemen´e soldaua eon zan, ba, hortxe, ahal dan lekuan.
- Eta eskolia…
- Eskolia ba kitto.
- Kuartela…
- Ume danok fuera. Bai, kuartela, kuartela, eso. Ta gero orduan pare haetakuak geu giñan; ba eskola bae geatu giñan.
- Justo horko…
- Justo-justo orduaintxe tokau. Ta gero eskolan hasi barik ba guardizionerixan hasi giñan lana hasi zanian, pezeta bi irabaztearren ta ba…
- Ta zelan izan zan hori? Zelan enterau ziñazien guardizionerixan lana zeuala?
- Eeeee.... Bai. Lehenengo Bergaran hasi zan hori, eta hona ekarri zittuen Vitorixatik bi edo hiru famelixa guardizionero zekixenak, guri erakusteko. Bai. Ta gero hor Telleriak ipini zeban planta bat, kurtiderixia behian eta goiko plantan gu berrogei bat ibiliko giñan, "guardicionería". Gerrarako. Kartutxerak, [talizak], korreas… ta horrek danak eskuz josten giñuzen.
- [Taliza] ze…?
- [Taliza] da pistolia sartzeko. Korreia in ta pistolia; ta geo bestian ezpatia. Bai. Ta kartutxerak, ba, zera, muniziñua eruteko. Kartutxera harek danak korrean sartuta. Ta gero, gerra denporan, ba, lan asko egon zan, hori zeatik... kamionak etortzen bai? ta jun orduko esaten zeben, ba, soldauak frentian horrek jo-ta apurtu itten ziela. Ta gu eoten giñan ordubete gehixau sartzen, [kamionesak] gehixau eittearren. Bai, lan asko eon zan orduan.
Egilea(k): , Leire Iparragirre (Ipintza institutua) , Itziar Madariaga (Ipintza institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!