Antzuola (Gipuzkoa)

Ikazkintza; gaztaina-batzea

Ikazkintza; gaztaina-batzea Ikatzaren inguruko kontuak. Egur asko behar izaten zen ikatza egiteko. Basoak nolakoak ziren. Ingurua asko aldatu da. Gaztainadiak; gaztaina-batzea. "Motxardia".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-047-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ikatzaren inguruko kontuak. Egur asko behar izaten zen ikatza egiteko. Basoak nolakoak ziren. Ingurua asko aldatu da. Gaztainadiak; gaztaina-batzea. "Motxardia".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan ikatza eitten laguntzen zenduan...
-Bai. Han ibiltten giñan gu be anaiakin batera, zeozetan. Iketza egosten zanian zakuak bete eraiñ saltzeko, eta holaxe.
-Eta txondorrak zenbatero eitten zenduen?
-Eztakitt zenbat egun pasatzen zittuen txendorrak. Hoixe ez notxuke esango zenbat egunian egosten zan.
-Eta urtebetian zenbat txondor eitten zenduen?
-Ba urtian hiru-lau bat ero eingo zien, hiru-lau bat txendor.
-Inguruko baserrixetan be eingo zian igual, ez?
-Eztakitt ostientzian basarrittan hor asko eitten zan iketza. Eingo zeben. Elormendi Azpikun eta bai eitten zeben iketza. Ostientzien eztakitt besarri askotan ingo zan.
Pakita: Egurra biko zan...
-Egurra. Egurra asko. Zan pagarixak haundixak. Eta gero, ba, oiñ danak piñu sartuta dauzke.
-Bai, Elusu be aldatu da...
-Aldatu, dana aldatu.
-Lehen ze zan, pagua?
-Pagua.
-Gaztaiñarik etzan egongo?
-Baitta gaztaiñia. Bai. Gaztaiña-sail haundixak zeren gure etxien. Gaztaiñia be asko batzen zan. Asko batzen zan, eta geuretako gehixegi egoten zan, eta gero asko... baten bati emoten gontxan erdira batzeko. Elormendi Azpikuai. Erdixa erendako.
Pakita: Gero ataixan pillau etzan ba eitten gaztaiñia?
-Bai. Gero gaztaiñia apartau eta. Ardixendako eta, geuk jateko, gaztaiñerriak jateko-ta.
Juliana: Motxardia esaten jakon holako zer bat, haretxekin apartatzen gaztaiñak.
-Eta zelakua zan motxardia?
-Egurrezko holakotxe bat, holako zer... zittuena. Harekin batu. Koskola-re harekin batu. Ezin ba eskuakin, motxardiakin batu koskola-re.
-Eta nun gordetzen zenduen gaztaiñia?
-Etxian barruan gordetzen giñuan. Ordun lekuak haundixak egoten zien eta erun eta hustu burdikadia, eta ba... Gero neguan jateko; eta txarrixandako, eta geuretako, eta ardixendako. Eta gaztaiñia egoten zan ba nahikua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia