Antzuola (Gipuzkoa)

Erromeriak Elosuko bentan eta Aizpurutxon

Erromeriak Elosuko bentan eta Aizpurutxon <p>Lutxurdio baserrian jaiotakoa 1915ean. 10 anai-arreba. Auzo guztietan jende gazte asko egoten zen; erromeria handiak. Elosuko bentan eta Aizpurutxon erromeria handiak egoten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-047-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lutxurdio baserrian jaiotakoa 1915ean. 10 anai-arreba. Auzo guztietan jende gazte asko egoten zen; erromeria handiak. Elosuko bentan eta Aizpurutxon erromeria handiak egoten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zeure izena-ta... Nun jaixotakua zara?
-Ni Elusun, Elusun Lutxurdion, Lutxurdio basarrixan.
- Eta ze urtetan? Mil novecientas quince. 11 de junio de 1915 jaixotakua naiz ni.
-Eta esan dozu anai-arreba asko ziñaziela?
-Hamar.
-Eta orduan Elusu zela gogoratzen dozu?
-Elusu. Orduan jente, auzo danetan jente gaztia egoten zan, gero danak ba erromeixan-eta, Elusun ba badakizu..., sasoian.
-Larregi ez da aldatu... Basarri asko hustu...
-Bai, basarri asko hustu eiñ da Elusun. Lehen basarri asko zan Elusun, eta danak hantxe kuadrillan. Eta Bentan, Elusuko Bentia igual entzunda eukiko dozu. Elusuko Bentan erromeixia, eta Aizpurutxon e erromeixia egoten zan.
-Horrek zien famosuenak?
-Aizpurutxon e erromeixia egoten zan; harek aldekuak, beste aldeko zera, eta gu berriz Elusura gehixenien juten giñen, ixa beti Elusura erromeixara.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia