Antzuola (Gipuzkoa)

Herriko eskola

Herriko eskola Herriko eskola. Klaseak erdaraz izaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-045-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Herriko eskola. Klaseak erdaraz izaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Maristetara joan aurretik hemen auzo-eskolaren batera joaten ziñan?
-Herriko eskolan ibili nintzan, eta nik uste dot herriko eskolan segidu baneu asko hobeto geratuko, ikisiko nebala nik. Oso ondo ninddoiarren eskolan, herriko eskolan.
- [...] Erresaixua be errezau bihar zan...
-Erderaz, dana erderaz eta. Herriko eskolan´e bai erderaz, baiña han erresaixoik ez zan errezatzen. Baiña oso ondo nebillen herriko eskolan. Eta handik...
Tomasa: Lagunak han gehixao.
-Nik ez dakit ze pasau zan.
Tomasa: Eta jentiak ba gehixao ikistiagatik maristetara jiten zien.
-Eta gero etxian familixia ariña; aitta bakarrik, ama beti gaixo antzian ibiltzen zan. Aittai laguntzen; ni pozik, aittai lagundu, lanak ez dost neri penaik emoten. Eta eskolia... Bueno, pasaria ein dou. Gure gorabeherak... Behintzet ein dou geure...
-Auzoko eskolia nun zeuan orduan?
-Ez zeuan auzoko eskolaik.
-Barkatu. Herriko eskolia nun zeuan?
-Herriko eskolia? Ointxe dauan lekuan. Hortxe ezautu dou beti.
-Tomasa: Elizatik gora junda han badao ba...
-Honek badaki.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia