Antzuola (Gipuzkoa)

Antzuolako industria gerra aurreko urteetan

Antzuolako industria gerra aurreko urteetan <p>Antzuolako industria: lau larru-ontze fabrika; bi zerratoki. Larru-ontze lantegietan, gizon eta emakumeak aritzen ziren lanean. Olaran, Telleria, Arbulu eta Bare&ntilde;o. Gerra garaian gorakada handia izan zuten; baina gerraostean, lanaren beherakada etorri zen, eta batzuek behea jo zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-045-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antzuolako industria: lau larru-ontze fabrika; bi zerratoki. Larru-ontze lantegietan, gizon eta emakumeak aritzen ziren lanean. Olaran, Telleria, Arbulu eta Bareño. Gerra garaian gorakada handia izan zuten; baina gerraostean, lanaren beherakada etorri zen, eta batzuek behea jo zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Antzuola zure gazte denporan zelakua zan, kaliak eta. Ze giro zeuan?
-Girua bai ona, E!
-Fabrikak?
-Lau kurtiderixa zeren. Gero bi zerra, beste bi denda. Eta, zela esangotsut ba, ostian kurtiderixak; haretxek; haretxen lanakin jentia jiratzen zan.
Tomasa: Gizon danak eta andrak e bai lanian kurtiderixetan. Olaranian zenbat andra zebitzen? Neska eta andra, bueno!
-Andrazkuak be bai orduan?
-Andrazkuak be juten zien.
Tomasa: Eta Tellerianian danak emakumiak ia. Gerra denporia zan-eta. Kartutxerak eta horrek eitten zituen, danak gerraterako.
-Kurtiderixa harek, haren jabiak danak aberastu zien. Eta gero danak pobretu zien. Eta gaur ezta existidu be eitten Antzuelan kurtiderixaik.
-Ze kurtiderixa zien. Izenak akordatzen jatzuz?
-Izenak ba Olaran, Telleria, Arbulu eta Bareño. Lau horrek zien. Danak aberastu zian. Gero etorri zan gerria eta gerriakin berriz zoro dirua batu zeben. Orduan dana kartutxeria eta abarra-ta, kaballerixiandako zerak eitteko-ta.
Tomasa: Dana gerrarakua zan.
-Dana gerrarakua zan eta orduan aberastu zien danak. Gero danak pobre edo, bag!, fanfarreixa barik danak geratu zien. Batzuk kiebre jo, gaiñera, e.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia