Trumoi beldurgarria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-045-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko irailaren 29a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ANT-045/006
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Natura » Meteorologia
Transkripzioa
-Beste baten ardittara junda nenbillen, hor mendixan bastante goixan Irimo-gaiñen ardittara junda, eta trumoia, baiña izan leikenik billurgarrixena jo zeban, trumoia. Eta neure laguna alabiakin etorri zan. "Ene!, guk erten dou mendira-eta, guk ein bihou jiria, egun guztirako erten dou-eta." Nik ikusten neban etena zela zetorren danetik. "Egon trankil, atsaldia mundiala ein bihar dau eta." Eta gero harrezkero be zenbat aldiz esan: "Zuk igarri zontsan ba!" Fernanda, Santiagoneko Fernanda. “Baiña zela leike baiña, zuk zela igarri jatzun?” Igarri? Ikusi ein neban frentia, dana, buelta dana garbitzen zetorrela eta atzia garbi geratzen zana.
Tomasa: Harrezkerio zenbat bider esan zotsun artistia...
-Harrezkero artistia behintzat, denporale... baten artistia nintzala; baiña mendittik ikusi eitten nik.
-Artistia izateko be denpora asko egon biharko da begiratzen...
-Bai, bai, bai, ikusi ein bihar. Atenziñua nundik datorren, haiziak nundik joten daben-eta. Atzetik ze datorren-eta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!