Kanpaiak; mezak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-041-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kanpai klaseak: argi-albako kanpaia; aramaitakoa edo angelusa. Mezak. Fedea.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko maiatzaren 28a
- Iraupena: 0:03:30
- Erref: ANT-041/025
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kanpaiak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak
Transkripzioa
- Hemen Antzuolako elixako kanpaiak eta, ze izaten zian goixian goiz albakua ta...?
- Bai.
- Pixkat kanpaiak ze... Izenak eukitzen zittuen, ez?
- E?
- Izenak eukitzen zittuen kanpaiak...
- Bai, ba. Goixian argi-albokua. Ta gero hamabittakua ez dakit ze izeten zan. Hamabittan be joten zeben, ta ordu bittan be bai beste bat. Ta gero angelusa.
- Ta ordu bittakuak ze izen...?
- Ez dakit ze esan nahi zeban. Ez dakit ze nahi zeban. Ta gero angelusa.
- Eta aramaittakua edo...?
- Bai, aramaittakua horixe, aramaittakua.
- Angelusa da hori?
- Angelusa. Oin angelusa esaten [jotsanau]; orduan aramaittakua.
- Eta eguerdiko hamabixetakua zetarako izaten zan?
- Haura ez dakit [ze eitteko] izeten zan.
- Jentiak [hemendik] urten ta [bazkaldu] edo...
- Bai. Baiña kanpaiak orduan asko joten zian. Bai.
- Bai? Eta zarata diferentiak eukitzen zittuen?
- E?
- Soiñu diferentia eukitzen zeben kanpaiak? Goizekuak...
- Ez, ez, ez.
- Danak igualak?
- Orduan sokiakin tira einddakuak. Oin dana elektrikua da, ezta? Baiña orduan sokiakin zertzen zeben. Orduan sakristauantzako-ta lan haundixak egoten zian. Oin sakristaurik be ez dao ta ezebe ez dao.
- Eta, halan, entierruetarako deixa-edo zanian, kanpaia diferentia izango zan, ez?
- Bai, agonixia, agonixia.
- Umeren bat-edo hiltzen bazan kanpaia be diferentia zan?
- Aingeru-kanpaia esaten zeben; kanpaia diferentia umiana. Aingeru-kanpaia.
- Orduan, entzuten zan eta gitxi gorabehera jakitzen zenduen ze...?
- Bai. Bueno, batai preguntau, bestiai preguntau, belaxe enteratzen zan jendia.
- Oin esaten dozu elektrikua dala, ez? Justo oin entzuten dou...
- E?
- Oin justo kanpaiak joten dare, ta...
- Bai. Zerian ez dabe joten, domekan ta... zapatuan ta domekan ez dabe joten. Ez dau joten erlojuek. Kejau ein zan [...] jendia zarata haundixa etaratzen dabelako edo.
- Mezak-eta ze ordutan izaten zian? Lehen basarrittik jeisten zan jendia goizian goiz mezatara ala...?
- Ez. Jaixan?
- Jaixan edo egunian zihar...
- Ez, egunian...
- ...orduan ama edo amak esanda edo... Igual, goixian goiz, goizeko seiretan...
- Ez, ez. Jaixan bai, baiña aste-egunian ez zan jendeketaik etortzen. Ez.
- Ea jaixetan bai. Osea, domekan...
- Domekan bai. Domekan, seiretan hasi ta gero hurrengua beratzittan egongo zan ta gero hamarretan.
- Orduan, zeure aman denporan, fede haundixa eukiko zeben, ez? Edo...
- Onbre!
- Meza kontuak-eta asko zainduko zian, ez?
- Bai, orduan kuidao haundixa egoten zan. Dantzia-ta ez hunan orduan giro izeten.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!