Antzuola (Gipuzkoa)

Gariaren inguruko lanak

Gariaren inguruko lanak <p>Garia igitaiarekin ebaten zen. Auzolana. Gariaren inguruko lanak. Eguraldi beroa behar izaten zen lan horiek egiteko. Gari-jotzea hasieran txanketian egiten zen. Gari-garbitzeko makina.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-041-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garia igitaiarekin ebaten zen. Auzolana. Gariaren inguruko lanak. Eguraldi beroa behar izaten zen lan horiek egiteko. Gari-jotzea hasieran txanketian egiten zen. Gari-garbitzeko makina.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garixa ebateko ze erabiltzen zan?
- Ebaitzeko? Igitaixak.
- Segiakin sekula?
- Ez, ez,ez. Segiakin ez.
- Eta zeiñek ebaten zeban? Gizonezkuak izango zian, ez?
- Gizonezkuak eta emakumiak be bai. [Dana] emakumiak atzetik, ba, lotzen. Lotzen. Kaletik be juten zian. Geure gizona be bai makiña bat bider jun zan. Lana akabatzen zanian, gari-ebaitzera basarrira. Kriau egonda zeuan basarri baten, ta gertuau zeukan ta [harutz] beñepein egunero.
- Bazekixan zer bihar zan, ez?
- Bai. Berak be, klaro, ohittuta zeuan gaztetan ta harutz be bai. Ta beste asko be holaxe. Hantxe auzokuek beste bi halaxe juten zian Antiguako eliza ondokuak. Bixak junda dia, baiña harek be juten zian illuntzian ta ekiñaldixa eitten zeben. Ta gero harekin batera norberak be gehixao eitten dau. Han kantsauta darenak be, ba, bestiak laguntzen jauen horrekin, ze gehixao eitten dau.
- Azkenian eskuak bihar izaten dia, ez?
- Bai.
- Eta, esan dozu, garixa ebagi ta atzetik emakumiak...
- Lotzen.
- ...lotzen. Zelan lotzen zan garixa?
- Ba, kentzen jakuen ze bat, eta buelta ein ta gero zer batekin katiau, egur batekin katiatzen zan, ta haura azaua izeten zan.
- Eta egur batekin katiatzen zenduen?
- Ez, egur haura buelta emoteko eukitzen giñuan, buelta emoteko. Ez, ez, garixakin berakin lotzen zan. Ta gero sekatzen zianian, metak eitten zittuen, meta haundi batzuk.
- Eta garixa... Azauak esan dozu, eta azauak gero ze eitten zian, lurrian laga?
- Lurrian laga, harik eta puskat sekatu arte. Ta gero sekatzen zianian eitten zan metak.
- Eta azauak, zuk entzunda dakazu, holan, bostekuetan lagatzia edo hamarrekuetan...?
- Ez, hori ez. Ba! Hori leku askotan eingo zeben, baiña parian-parian, ta, ba, leku batzutan garixa be gutxi egoten zan, ta han mehiauak izango zian. Baiña ez, hola, kontau-ta eittekorik ez.
- Eta ze bihar zan, gaiñera? Berua, ez?
- E?
- Eguraldi berua, ez?
- Onbre! Hoixe berua!
- Ta lurrian laga azauak, eta metia noiz eitten zan? Hurrengo egunian ala...?
- Bai, ba, sekatzen zianian. Giro baldin bazeuan, ba, laster! Haura ondo ihartu artian euki, eta gero metak orduan eitten zian.
- Ta igartutakuan metak ein...
- Bai, metak ein.
- Eta metak ze izaten zian, haundixak?
- Meta haundixak, haundixak.
- Eta metak zenbat denporan eukitzen zian?
- Ba, segun giruak zela zian. Giro txarrakin ezin ezetan hasi. Giro ona biher zeben harek berriz... Goizian zabaldu eitten zian, ta bazkalonduan astintzen zian gari-joten.
- Eta metak tapau eitten zian zeozekin?
- Batzuk tapatzen zittuen, baiña oillueatik eta. Tapau ez zian eitten. Oilluak, badakizu? Batzutan puntara ixo eitten zeben ta hareatik-eta bai, baiña ez, guk ez giñuan beñepein tapatzen.
- Eta, esan dozu, azauak ein eta lurrian laga, eta mutxurtu-edo eitten zenduezen?
- Bai, una batzutan bai. Leku batzutan mutxurtu eitten zian, edo umedoso darelako edo zeozeatik. Bestela... Baiña sail danian ez, e! Sail danian ez zian izeten.
- Eta, orduan, esan dozu, txanketian ikusitta zarela, ez?
- Bai, bai, akordatzen naiz.
- Eta zelan izaten zan hori? Ze...? Harri-losa bat bihar zan edo...?
- Ba, harrixak egoten zian ipinitta illaran. Ba, hiru lagun baldin bazeren, ba, hiru lagunentzako harrixak. Ta beste batek, ba, ekarri, garixa ekarri zeretik, sorotik. Dana lana!
- Eta ze eitten zan? Garixa...
- Hartu ta jo, harrixan jo. Haura be lan ederra ez zan izengo. Guk geuk gutxi ezautu giñuan, e!
- Ikusi bai, baiña gero...
- Ikusi bai. Bai. Gutxi ezautu giñuan. Gu ibiliko giñan, ba, karriatzen. Guk erabili eingo giñuan garixa, baiña...
- Umiak hor be lan ein biharko zeben, ezta?
- Bai, bai, han danentzako egoten zan lana.
- Alia apartau edo...
- Bai. Ez, gero eitten zan hori. Gero makinia zeuan garbitzeko. Garixa garbitzeko makinak egoten zian.
- Orduan, ze izaten zan? Ya metatik pasatzen zan gari-jotera...
- Bai.
-... gizonezkuak eingo zeben hori.
- Bai.
- Jeneralian...
- Jeneralian gizonezkuak.
- Eta gero ya garixa jo, eta lurrian geratzen zana zelan batzen zan?
- Ba, eskoban batekin. Eta gero zertu, pillauta ipini, eta handik, ba, hurrengo tokatzen zanian, ba, garbittu. Makinia egoten zan, ta makiniakin garbittu ta jaso. Kutxetara jaso.
- Orduan, gari-garbitzeko makiñia bazekazuen?
- Bai, ni beñipein akordatzen naiz ta. Bai, derrior egon bihar; halako sailla daon lekuan makiñia derrior egon bihar zeban. Edo, bestela, auzokuekin ibili edo... Baiña bai, nik makinia ezautzen neban.
- Eta makiñiak ze eitten zeban? Gari-alia alde batera laga ta...?
- Arotza bestera.
- Eta imajinatzen dot dana aprobetxauko zala, ez?
- Dana, aprobetxau dana eitten zan. Dana aprobetxatzen zan.
- Ganau-jatekorako edo... Ze izaten zan? Zelan aprobetxatzen zenduen garixan parte diferentiak? Arotza esan dozu. Zetarako izaten zan hori?
- Ba, hori izeten zan, ba, batzutan bota askara ta jan eitten zeben. Beste batzuk ez zeben jaten. Ta, bestela, berriz, lastua gelditzen zan, lasto luzia. Haura sapaira-edo jasotzen zan, ta han egoten zan denboralian. Ta, gero, neguan asko bihar izaten zan, ta negurako, ba...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia