Antzuola (Gipuzkoa)

Ibarre baserriaren historiaren inguruko azalpenak

Ibarre baserriaren historiaren inguruko azalpenak <p>Baserriaren egituraren eta historiaren inguruko azalpenak. "Txahal-larrua bete urre" egon zela baserrian esaten zen. Umetan, Juana eta ahizpa batek urrezko txanpon bi aurkitu zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-041-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserriaren egituraren eta historiaren inguruko azalpenak. "Txahal-larrua bete urre" egon zela baserrian esaten zen. Umetan, Juana eta ahizpa batek urrezko txanpon bi aurkitu zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Haundixa zan, e? Haundixa zan etxia.
- Ta solua be, gaiñera…
- Bai. Erdixa zan pisua ta beste erdixa, ba, zaltaixa, zapaixa esaten jakon, ganbaria… Baiña ganbaria beste batek goixan zeukan. Baiña haura etxeaura etxe ona izendakua da. Lehengo baten, burura ez dakit zela etorri jatan, hola, goixan, sekulako zera zeukan harek. Eta halaxe segidu zan harekin. Eta haura etxe gutxittan egoten zan, e?
- Eta ze zan? Tetxuan zeoze?
- Tetxuan zera... Oin izenik ez jata akordauko ta...
- Dekorauren bat?
- Dekoraua. Ta igeltserua etortzen zanian --urtero-urtero etxia zuritzen zan, e!--, ta igeltserua etortzen zanian, haura beti hori pintatzen zeban. Ta harek bazeukan zeozen zeren bat. Haura etxeaura izengo zan [...]. Entzunda nao txahal-narrua bete urre be egon zala Ibarren, "en aquellos...", nunbaitten izango zan. Baten batzuk izango zien aberatsak. Harek ontzako urre harek ez zian guriak. Harek be jausi zian baten batek gordeta euki zittualako.
- Historixa politta kontau dozu lehen, bai. Orduan, umetan, halako ontzako urria...
- Bai, bai, bai. [...] historixak. Baiña artua aletu bihar giñuan errotara eruateko eta hantxe gabitzela, ganbarara jun giñanian, jun giñan ta nik, holaxe, trapu bat zeuan ta trapuari "ta!" holaxe heldu notsan. "Ene, hi! Dirua jan!" , "Dirua?", ta "Bai, dirua. Beittu!" Beittu giñuan. Beste aizta zaharraua artian etxian zeuan. Ama ez, ama... Orduan kostunbria zeuan, hola, neguan, atsaldia pasatzera beste baten etxera juateko-edo. Bueno, kostunbria ez, bakutxa bere senidetara, ezta? Ta haura junda zan beste leku batera. Ta esan notsan oindio, --lehelengo, behian zeuan sukaldia ta gu goixan, ta¬-- goiko eskillarara junda esan [gontsan]: "Hi, meriendia emongo doskun?" Haura [azkar zeozeatik] bazeuan. Ta "Hara, ez jotsan inporta emoten ez badoskun, e? Dirua jaukanau". "Dirua? Nundik daukuzue, ba, dirua?", "Beittuixon!" Ta hola, poltsan zaratia etara giñuan. Bueno...! Haura be ikaratuta geldittu zan. Anaia etorri zan fabrikatik edo, ta esan notsan: "Patxi, hau ta hau pasau jaku", ta "Ez da egixa!" , "Bai, beittu!" Haura segiduan hartu zera, ontzixa, ta arto-[kaskarrak] ganauentzako ekartzera. Baiña gehixao ez zan azaldu. Bat, txiki bat, soruan billau zebela esaten zeben, labratzen zebizela.
- Orduan, halako historixaren bat, ez? Urria gordeta egon zala ta...
- Bai! Bai, bai. Han jende zeren bat bizi izendakua izengo zan. Horreatik esaten dot nik, harek dorau harek-eta ez zirala sasoi haretakuak.
- Eta armarririk-edo bazekan basarrixak?
- Ez, ez zeukan hola... Ez zeukan hola aparteko zerik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia