Familia giroa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-041-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserriko bizimodua. Ume asko etxean; ume-umetatik lan asko egin behar (itulan...). Abereak.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko maiatzaren 28a
- Iraupena: 0:01:07
- Erref: ANT-041/007
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Lanbideak » Neskameak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Eta orduan umetako rekuerdorik badakazu, holan, ume-umetakorik? Basarrixan jolasian-eta asko eingo zenduen.
- Bai.
- Lana be asko...
- Lana be bai. Goizian jaikitzen giñan gu, ba, zazpi terdiak inguruan edo, eta ittulara, ganauen aurretik ibiltzen giñan. Ta gero zortzi terdietan edo, berakatz-zopia eitten zeban amak eta gaiñian esne puskatekin almortzua.
- Eta ittulan eittia gustatzen jatzun?
- Ez jakun gustatzen, baiña jun ein bihar. Segun zenekin zan! Batzuk zerauak zian, suabiauak zien, e! Ta beste batzuk, hola, maldeziñuak-eta be esaten zittuen ta harekin ez giñan halako gustora be ibiltzen. Ta, en kanbio, nere aizta hurrengo hori bera be ibiltzen zan ganauekin. Hari ikaragarri gustatzen jakon ganaua. Ta ni harekin ittulan be ibilitta nao.
- Eta ze eukitzen zenduen, ganau asko?
- Bai, ganau asko. Idixak egoten zian ta. Ta gero bost bat behi edo holaxe.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!