Antzuola (Gipuzkoa)

Uzarragako eskola

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-032-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskola kontuak. Ostegun arratsaldetan jai izaten zuten. Baserriko umeak vs. Kalekoak. Eskolako materiala. Uzarragako eskola. Elosutik umeak negu aldean Uzarragako eskolara nola joaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Euen atsaldia pozik umiak orduan, euen atsaldia jai emoten otsen.
-Haura...
-Sagraua.
-Bai. Haura estimaua.
-Nahixao orduan be eskolara ez jutia.
-Orduan be.
-Bueno!
-Oingo antzera orduan.
-Eskolara juten zana be, asko basarriko jentia juten zan jolasian eittiagatik gehixenbat.
-Kalekuak´e antzera.
-[...] Juten zien jolasian eittiagatik, basarrixan ez zeon jolasik eta.
-Lagunekin behintzet, ezta?
-Poltsa bat hartu trabes eta. Katona eta dotriñia eta pizarriña, pizarra bat. Eta "Laxen Busto" edo izeten zien hortaiko hojalatazko zer batzuk lizeten zien, estutxetxo batzuk, "Laxen Bustokin" etorten zienak. "Laxen Busto" zan medizina bat, ez dakit purgia edo ze zan "Laxen Busto", bai. Haretaiko hojalatazko holakotxe bat, Pizarriñiak han, sartuta han barruan. Antxintxika hasittakuan ttikirri-ttikirri-ttikirri! pizarriñok han zaatia dabela.
-Baiña deberrik eta etxerako ezebez. Dotriñia.
-Ez, gero kalian hasi zien puxkat.
-Eta Uzarran hona eskolara juten ziñaten ala?
-Bai, lelengo Uzarrara. Uzarran baita Irimoegittik be.
-Hona etortzen zien?
-Bai. Otamendiko Esteban eta hona etortzen zien. Elusutik Kortaberritti be bai hona. Eta edurra einddakuan eta edurretan, zuek ez dakizue ze dien eta, baiña esplikauko dotsuet. Orduan iketza eitten zan asko, eta iketza zakutan sartuta, zakuan goixa muturra lotzeke ipintzeko, hola silla-ipurdi, zimitzezko honen eta moduko zimitzezko aro batzuk ipintzen zien, gaiñetik ipini, gero josi bueltan eta muturra eitten otsen iketz-zakuei, iketz-txapak esaten jaten, eta Kortaberrittik Uzarrara etorten zien hanketan lotu bai harek eta edurretan ez sartzeagati. Harek hanketan lotu eta edurretan [...].

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia