Antzuola (Gipuzkoa)

Gabon-gaueko "erronda" eta natibitate eguneko ohiturak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-029-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gabon-gauean "erronda" egoten zen; jokoan egitera joaten ziren. Goizeko 6:00etan meza izaten zen. Natibitate egunean zer jaten zen. Natibitate goizean ohitura izaten zen txokolatea egitea eta familiakoei ohera eramatea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero, kalian ez dakit, baiña basarrixan errondara joaten zan. Honbre, jokura, jokura. Auzuan lagunak gizonak, mutillak eta ezta?, eta etxen baten ba jokua. "Gaur errondia eingo juau, halako etxetan eingo juau gaur errondia".
- Errondia zer da, juntia-edo?
- Oin gau-pasa. Hori izengo zan, errondia esaten zan, "ronda". "Qué es ronda"?
- Ronda tabernan ibiltzen da, "una ronda", "un trago"-edo.
- Hori bai.
- Eta zela tabernaz taberna juten dan horregaittik igual izengo da, leku batetik bestera jute hori.
- Urtero diferentera juten bazan, errondia horregatik izengo zan.
- Basarrixan "aurten geurian eingo juau errondia", eta halaxe. Eta gero goizeko seiretan mezia egoten zan, goizeko seiretan egoten zan mezia.
- Hori hogeta bostian?
- Natibittate egunian, goizeko seiretan. Mutillak han errondan ibilitta mutillak edarrak egongo zien elizbarrenian.
- [...]
- Ze? Gau guztian egonda, erango zeben botillan bat edo zeoze. Don Euxebio konfesonarixo ertenda hasarre. Jolasian gaztiak. Gero harek jungo zien obera. Gero Natibittate Egunian ba bazkaixa, bazkai ona orduan be.
- Orduan be egoten da bazkairako zeoze ona, tradizionala egoten zan?
- Bai, bazkai diferentia izeten zan.
- Oillo paren bat edo hil eta, oillua saltsan eta, oillo-saldia, oillo-zopia ta. Ta gero besteik ze jango zan ba?
- Nik ez dakit ze jaten giñuan be.
- Oillua bai beiñepein akordatzen naiz ni. Ta oillo-zopia be bai. Orduan entremesik eta esparragoik eta guretan ez zan egoten beiñepein.
- Keba!
- "No había". Pate eta hola pentsau be ez. Langostinuak eta honek pentsau be ez. Jango giñuan ba oillo-saldia, oillo-zopia lelengo ederra. [...] Zopia tapiokiakin edo.
- "Con trocitos de pan tostao". Eta gero ba berriz be ba oillua saltsan. Eta aste guztian ez dakit legatza edo zeoze jaten giñuan.
- Ni ez naiz akordatzen janakin.
- Turroia, turroia etaratzeko desiatzen, oillua saltsan lagata. Oillua saltsan jaten zan.
- Bai, lehen saltsan jaten zan asko. Orduan be konpotia igualekua eingo zan.
- Bai, konpotia, intxaur-saltsia eta turroia. Guriñak'e bai, guriñak, "flanes". Horrek aspaldikua da, gure denporakua da, "flanes".
- Guriñak esaten jakue horri?
- Guriñak esaten gontsan guk. Orduan eitten giñuan, eitten zeben, oin indibidualak eitten dien bezela, orduan haundi bat. Bai, horixe, guriña, eta gero afaltzen be ez dakit ze, horretxekin ez naiz akordatzen.
(...)
- Eta lelengo, Natibittate goizian bat jaikitzen zan eta txokolatia itten zeban eta bestiai obera eruan txokolatia. Natibittate goizian hori.
- Hori mezara juan aurretik?
- Bai, bai.
- Goiz jaikitzen ziñaten.
- E, baiña mezak gero be egoten zien, hamarretan be egoten zan mezia.
- Baiña seiretan juten ziñatenian...
- Errondan ibiltzen zienak. Juergan ibiltzen zienak.
- A, klaro, harek goizao jun bihar, bestela e.
- Gero etxian geratzen zienak jokuan eitten zanian. Sekula ostian ez bada be jokuan orduantxe. Eta gero horixe, txokolatia ohera.
- Hori basarrixan, guk kalian ez.
- Basarrixan jaikiko zan ama edo baten bat eta harek ein biher danei. Gero jaiki hari nahi bon, txokolatia hartzia nahi bon. Eta gero bazkaittan be horretxek danak, buena zopa, oillua eta beste zeoze jango zan, no me acuerdo yo. Gero guriña be bai. Gero ba ez dakit zer, eta gero ba afaixa be eingo zan diferentia.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia