Antzuola (Gipuzkoa)

San Esteban eguneko ospakizunak; Gabonak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-029-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

San Esteban egunean, ospakizuna egiten zuten auzoko etxeetakoek, eta jokoan egiten zuten. Errondak. Errege egunean, opari askorik ez. Gurasoek egiten zituztenak: astoa atera; anis kopatxoa umeei. "Natibittate ase eta bete". Esaera zaharrak.

Transkripzioa

- Erregen Eguna pasatzen danian ze esaten da, esaeraik badago?
- Eta zuri esan dotsue San Esteban...
- San Estebantxe, lehen letxe.
- Idazteko be larri, ez dakit zela idatzi bihar doten hori.
- Jokuan eta zela itten zan eta? Orduan jokuan itten zan. Gabon-gabian auzokuak eta etxetakuak juntatzen zien gabian etxen baten, eta hola etaratzen zan mahas-pasak eta pikatzeko turroia eta, turroia ez, zauana, gailletak-eta, gero jokua. Baiña kuadrilla haundixak etxetan! Eta gero zela bakaziñuak egoten zien...
- Errondan.
- Gabon zaharrak arte segi itten zan gabetan eta juntatzen, atsaldetan eta.
- Errondan esaten jakon.
- Ez, guk errondatara ez, guk esaten gontsan... Auzokuak juntatzen zien beti.
- Ba errondaria, errondia, "gaur errondia nun ingo juau"?
- Eta gero astegun hortan aste hortan be jokuan iten zan. Astian be segi itten zan jokuan itten hola atsaldetan edo, osea juntau ta....
- Zihero jokuai emunda.
- Ez, jai bezela izeten zan. Gero Erregenetan erregaluak eta gurian, behin edurra-eta ni akordatzen naiz, erregalo asko ez zan egoten, mazapoia izeten zan, mazapoi biribil hori konfittakin izeten zan, holakon bat eta zera eta astuan... [...]. Eta barruko erropan batzuk igual, eta erregiak pasatzen ziela esateko, astua etara, markak in, hartu zaltaittik korotzak eta ipini, eta gu mutikuak: "mekauuen, erregiak pasau dia ta...". Gero, ze egunetan zan?, egun bat zauan goizian gure amak emuten zoskuna anis kopatxo bat eta gailleta batzukin ohera etortzen zan repartitzen.
- Hori izengo da txokolatiana esan dozuna zuk, ez?
- Hori hogeta bostian, Natibittate egunian, hogeta bostian.
- Natibittate esaten zan "ase ta bete".
- Etorzen zan bandejiakin, akordatzen naiz kopatxo batekin.
- Horrek esan dabena, obera eruaten zan, guretan txokolatia. Gero amortzua be dezentia ingo zan, diferentia beiñepein; gero bazkaixa ba, bazkaixa be bai, eta gero atsaldian egongo zan eta gabian be igual gero ta.
- Ase ta bete.
- Bai, orduan esaten zan: "jan hori, jan hori". Natibittate eguna dala ta, Natibittate egunian ase ta bete. Eta gero San Estebantxe, len letxe.
- Urte berrixandako ez dago orduan holako esaerarik.
- Ni ez naiz akordatzen. Ines ez za akordatzen?
-" Urte berri zoruak igarri". Bueno, "eso es por el cielo".
-[...].
- Saludua bai "Urteberrion". Ez dakit zer, "Zarrak berri".
- "–Ze berri? –Zarrak berri".
- Hori ointxe be usatzen da, ointxe be.
- "Zer berri, zarrak berri, arrabixagarri". Hori baten batek asmauko zeban.
- Edo "amorragarri" edo "arrabixagarri", segun ze.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia