Antzuola (Gipuzkoa)

Neska-mutilen arteko banaketa eskolan, doktrinan

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Kanpandorreak sua hartu zueneko eguna. Eguerdian gertatu zen, doktrina orduan. Eskola kontuak; irakasleak. Neska-mutilak banatuta egoten ziren bai eskolan eta bai doktrinan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan bazkaltzera eta joaten zan etxera ala?
- Gu etxera juten giñan bazkaltzera. Gero eskolara atzera atsaldian ordu bittan.
- Eta hortik zihar izen zan, ordu bixak aldian izengo zan haura jausi zanian?
- Haura jausi zanian hirurak ingurua, geruao.
- Dana parian tokau jatzuen zeuei, beste iñor ez da egongo holaxe pare-parian.
- Nerekin batera zerenak be danak hantxe zeren. Hori halaxe tokau zan.
- Ze maestrokin zendeten akordatzen za?
- Ez, ni idea.
- Señorita Edurnekin ibilittakua za?
- Ez. Haura hor ibilli zan baiña haura gerotxuao, gu maistruakin ibilli giñan. Don Satur. Señorita Edurne ezautuko dozu hemengua dalako. Baiña don Satur ez dozu ezautuko.
- Don Satur?
- Don Satur. Beste bat don Antonio zan mutillena. Mutillendako gizonezkuak zeren eta neskendako emakumezkuak.
- Gaiñera aparte. Orduan igual neskak ez zeben ikusiko be eingo...
- Ez, gu mutillak egoten giñan bakarrik eskolan'e bai eta dotriñan'e bai.
- Orduan mutil pribilegiauak izan ziñaten, neskak [ez zitezela] enterau.
- Enterauko zien.
- Gero.
- Egongo zien eskolan harek'e. Orduan elizan mutillak zeren. Orduan neskak eta mutillak separao.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia