Doktrina eta 'Acción Católica'
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-029-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Doktrinaren inguruko azalpenak. Zer ikasten zuten. Jaunartzea. Apaizak. Acción Católicako lokaletan ere doktrina ematen zen.
- Proiektua: Antzuolako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Marijo Deogracias
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 14a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: ANT-029/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Doktrina , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Sakramentuak
Transkripzioa
- Dotriñara ze zan, katekesisan antzerakua-edo?
- Orduan dotriñia izeten zan ba gaurko aldian diferentia. Lengo dotriñia ba aittaguriak eta hartaiko danak. Errezuak zela ein bihar izeten dan eta ba hoixe. Holakua izeten zan. Gero komuniua zela izeten da ba komuniua orduan preparau eitten zan.
- Konfesatzen harrapatzen bazotsuen baten batek gizurretan zebiztela-eta.
- Konfesau ez zan orduan eitten. Haura zan dotriñia bakarrik. Eskolan egon eta eskolatik bialtzen zeben elizara.
- Astian zenbat aldiz hori?
- Egunero uste dot.
- Egunero eitten ziñuen?
- Bai. Egoten zan ordu erdin bat edo gehitxuao eitteko. Igual egunero. Horrekin ez naiz konturatzen. Egunero ez zan izengo, ze kategorixa diferentiak egongo zien, zarrauak eta gaztiauak-eta; igual astian bi aldiz edo izengo zan? Txandauaz, holako bat. Ez naiz akordatzen egunero juten giñanik edo ez giñanik. Hori ia...
- Eta ze apaizekin zendeten, akordatzen za?
- Joe, don Leandro bat, zan, hilda da; eta bestaldian ez dakit zein egongo zan.
- Don Leandrokin zuek zendeten?
- Bai.
- A, eta gero Accion Catolican beste batzuk zerela.
- Beste kuadrilla bat.
- Harek beste apaizen batekin egongo zien.
- Harek beste apaizen batekin egongo zien.
- Zeintzuk zien ba Antzuelako apaizak?
- Don Bartole be bazeuan eta, gero jun zan haura hemetik baiña.
- Orduan hemen Antzuelan abade bat baiño gehixao zeuan, ezta?
- Bai, gerotxuao be bai, bi abade. Orduan bi zeren, gero bat jarri zan. Handik laister bat, horrek ezkutau zienian, jubilau zienian. Don Leandro jubilau zanetik uste dot nik bat egongo zala.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!