Antzuola (Gipuzkoa)

Kanpandorrea

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-029-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Elizaren konponketa-lanak noiz hasi ziren. Kanpandorrea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero arreglatze kontuak eta zela, noiz hasi zan?
- Hori enpresa batek hartu zeban. Ni akordau eitten naiz zela eitten ibili zian, enpresa batek hartuko zeban, eta aldamiñuak ein zien buelta guztian eta ba, lelengo kendu [...]. Nik hamabi urtekin ba zela...
- Ba igual akordatzen za detailliekin-edo.
- Detailliak bakarrik ba aldamiñuak ikusten ziela han, eta gero aldamiñuakin ba hormigoiakin ein zeben berrixa, lehengua kendu, zaharra kendu eta gero berrixa ein. Geratu zana plataformara arte kendu ein zeben.
- Zaharra baiño haundixuaua ez da hau, luzetxuaua?
- Ez dot nik pentsatzen. Ez dabe diferentzia haundirik izengo. Zeoze igual izengo da baiña hori ia nik ez dakit. Zaharra igual izengo zan ba harrizkua zela zan ba zabalago. Hori be harrixa da baiña beste harri kolore bat zeukan orduan.
- Diñue kanpaian aldia edo lenguak ez zeukala edo txikixaua zeukala eta honek haundixaua. Argazkixan ikusten danez.
- Hori balitzake. Gero haundixaua igual eingo zeben ba kanpaian gaiñian han deskansillon bat edo eukiko zeben eta han geratu edurra edo geratu zela eitten zan ba txaflana botako zeben behian. Ikusten da han behian zela txaflan bat daukala, haura izengo da ba edurra ta geratu ez dain. Uniko holako zeren bat euki leike.
- Eta beste ezer ez zan apurtu elizan zerakin. Kanpantorriak bakarrik hartu zeban?
- Kanpantorriak bai, kanpantorriak hartu zeban bakarrik. Elizan ez zan surik izen, kanpantorrian egon zan sua bakarrik.
- Denpora gutxixan egongo zan baiña.
- Haura eskillaran bera sartu zan, eskillaria horrek egurrezkua zeukan. Kanpantorria barrutik gora, egurra, harek hartuko zeban sua. Eta harek hartu zebanian ba orduan hara ezin jun ez zaon juteik. Sua hartuko zeban-eta.
- Oin goraiño dao baitta eskillaria?
- Ixixa goraiño. Goiko kanpae txikittaraiño dao, goiko kanpaiak baiño gorao dago eskillaria, gora paretan eskillaria.
- Eta lehenaoko kanpandorria izengo zan oinguan antzerakua, supongo, ez?
- Oinguan antzerakua baiña koloria zeukan ba oin behian dauan kolore hortaikua.
- Bai, illuntxuaua.
- Kanpaiak eta erlojuak eta lehengo beste dare oin?
- Bai, erlojua eta kanpai horrek lehenguak dia.
- Ez zeban hartu beste... puntiak bakarrik-edo?
- Puntiak bakarrik, puntiak beheko plataforma arte bakarrik. Gero erretzen lagatzen zotsen. Asike han kanpaiak daren haura ta haura lengo zarra da dana. Kanpai haundi horrek daretzen, erlojuan gaiñian daren kanpaiak, haura lehengua da dana. Hori Jexusek, aguazillak esplikauko dotsu dana, harek badaki...
- Ez naiz egon harekin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia