Antzuola (Gipuzkoa)

Kanpandorreak su hartu zuenekoa

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-029-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Doktrina ikasten zuten abadearekin. Acción Católica. Kanpandorreak su hartu zueneko kontuak. Gurutzea nola jausi zen ikusi zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gu genden elizan eskolatik bialduta dotriñan, orduan dotriñia emuten zan eta abadiakin, elizan bankuetan jarritta, eta beste kuadrilla bat egoten zan, orduan bi-hiru kuadrilla egoten zien, elizatik albora ba Aksion Katolikia dago beste lokal bat, eta harek ba pasua dauka elizara, elizatik Aksion Katolikara, ta hamaika terdiak inguruan zan hori, eta puf, jausi zan eta guk dana argixa ikusten giñuan eliza barruan, dana nik ikusten naban ba garran moduan dana, bentanatatikan zela [...] Gu antxintxika, korrika edo zela esaten da, Aksion Katolika aldera, eta harek berriz elizara. Bai ba, han enkontrau giñan erdiko pasilluan, eta bueno ba pasau zan haura, kitto.
- Oñaztarri bategatik sua hartu zeban?
- Ez zan, ez zan, garran moduan zan haura, sua goixan kanpantorrian hartu zeban sua, baiña garran moduan ikusi zan ba barruan Garran [...] argittasuna zela eitten daben, argixa joan eingo zan momentu haretan eta gero ba argittasuna zan. Eta ba gero kanpora urten giñuan, eta kanpora urten giñuanian ia txingorrakin zuri-zuri eindda.
- Zer zeuan, egun guztia eurixa ala?
- Ez, ez, ez. Egualdixa ba gaurko modukua, zaparrada batzuk eta botatzen zittuan eta trumoia eta. [...] haundi samarra-eta.
- Eta kanpuan?
- Bai, txingorra, txingor-zaparradia, txingorra ari zan. Oiñeztarri harekin eta tromoe harekin, eta zaparraria etorri zan moduan txingorra ein zeban. Gero kanpora urten giñuan, eta ia ordua zan eta begira egon eta atertu zebanian ba bazkaittara etxera.
- Beori bakarrik amendau zan sua ala, eurixakin?
- Bonberuak etorri zien. Bonberuak etorri zien baiña ezin zeben emendau. Hain goixan zela zeon, goiko teillatua [...] baiña ez zien aillegatzen ura hara botatzeko. Eta bueno, gero ba geratu ein zien, laga ein zotsen erretzen puxkat ba peligrua zainttu berakua eta laga ein zotsen eta barrua erre zanian emendau zan eta kitto.
- Nundik etorri zien bonberuak?
- Ez dakit bonberuak nun egongo zien edo, Eibarren egongo zien edo. Igual Oñatin artian ez zan egongo igual. Eibartik seguru asko.
- Zenbat jende zendeten orduan hor barruan?
- Hor barruan? Zenbat egongo giñan ba, gutxienez hogeta hamar bat inguru egongo giñala edo gehixao.
- Eta edadia gotxi gorabehera?
- Hamabi urte inguru. Urtebete bi goittik beheti, hamaika-hamabi.
- Susto ona hartuko ziñuen ba.
- Sustua pasau zan.
- Pasau bai, baiña momentuan... Asmau ziñuen ze zan haura hola ikusitta?
- Gero kanpora urten giñuanian bai, txingorrakin... ba trunboia [...]. Ordurako entzunda genden trunboia zela izeten zan, oiñeztarrixan ondorian trunboia [zela izeten dan], baiña sustuakin bakizu, kortauta egoten da. Eta arratsaldian ba oiñ eskolia berrixak dare baiña lehen zaharra eta altua zeon eta bentanati begira egoten giñan. Mutikuak badakizu, ihesi o lokesea, eta gurutzia [jausten] ikusi giñuan.
- Gero jausi zan gurutzia?
- Bai, atsaldian jausi zan gurutzia. Erre zanian. Erretzen, erretzen, erretzen inddarra joan eingo jakon eta ba behera jausi zan.
- Eta hori ze ordutan izan zan?
- Hamaikak terdiak inguruan, gutxi gorabehera hamaika terdiak, hamabixak laen gutxiao.
- Eta gero atsaldian jausi zan gurutzia.
- Arratsaldian jausi zan gurutzia. Ondiokan elizan ikusten da zulo bat, gurutzia teillatuan sartuta geratu zan, han geratu zan goixan elizako teillatu gaiñian.
- A, ez zan barrura sartu? Teillatu gaiñian jausi zan?
- Teillatu gaiñian geratu zan.
- Eta oindio ikusi eitten dala markia esaten dozu?
- Nik uste dot baietz. [...] Elizan kanpandorrian alderdittik, eliza barrenaldera, koruan goixan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia