Antzuola (Gipuzkoa)

San Pedro arboliaren inguruko azalpenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Jaiak nork antolatzen zituen. San Pedro eguna lehenago beti jai eguna izaten zen. San Pedro arbolaren inguruko kontuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Horrek jaixok zeiñek antolatzen zittuen, auzoko lagunak edo?
-Bertako jentia izengo zan, auzokuak; baiña oin aiña diru ez zan egoten, batu be ez oin aiña eta.
-Auzoko bazkairik orduan ez zan eitten?
-Ez zan eitten, ez.
-Astia zihar tokau ezkero jaixa, orduan itten zala.
-Bai, San Pedro eguna jai izeten zan beti, beti jai izeten zan San Pedro, oinddio puntura arte. Oin Zapatura aldatzen da, baiña lehen bere egunian. Lehen jai izeten zan eta.
-Jai izeten zan [...]
-Ez, San Pedro zan hogeta bederatzi.
-Bezperan jai izeten zan?
-Ez, bezpera aste. Illuntzian batuko zan jentia. Bezpera aste eta gero hurrengo hogeta beratzixa jai, hauraxe jai.
-Ze esan dozu, bezpera aste?
-Asteguna. "Veintiocho", hogeta zortzi asteguna izeten zan. Eta hogeta bederatzixa jai.
-Eta jaixa hasten zan zortziretan edo bederatzixetan edo...
-Edo lehenao igual. Orduan hamaikak hamabittarako erretirau eitten zan jentia.
-Baiña orduan oso illunetan ez zien juten arbola billa, ze oin udan beranduao illuntzen dau, ez?
-Hamaikak hamabixak illun egongo da.
-Arbola billa juteko orduan.
-Orduantxe arbola billa.
-Orduan asko luzatuko zan, ixo arbolia eta. Ala jendia aurrian ez zeuala ixotzen zan?
-Hoixe ba, jendia juten zanian, jendia erretirau ta gero. Bueno, harek jun orduan hamarrak aldian, eta arbolia ekarzera izengo zan ba goizaldia. Sartu be orduantxe.
-Eta edozein lekutatik ekartzen zan?
-Aurretik kotejauta eukiko zeben nun zeuan onena baiña. [...] Hartu eta ekarri.
-Edozeiñen basotik?
-Edozeiñetik.
-Eta gero horrek ez zien saltzen arbola horrek, ala bertan gelditzen zien?
-Ez dakit saltzen zien, edo saltzen bazien be... dirua nun gastatu egongo zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia