Antzuola (Gipuzkoa)

Kanpoko gazte asko Antzuolara San Pedro bezperan

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Dantzak. Kanpotik gazte asko etortzen ziren. Ohitura zaharra: San Pedro bezperan landareak etxe barrura sartzen ziren; tokiz aldatzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Dantzan herrikuekin eitten ziñuen?
-Herriko eta kanpoko, kanpokuak etortzen zien, oin baiño gehixao kanpokuak etortzen zien. Herriko eta kanpoko. Jentia bastante juntatzen zan.
-San Pedrotan ez zan izeten landarak etxez etxe aldatzen ibiltzia eta?
-Bai, tiestuak eta. Iñun baldin bazeren bentanetan eta, jentia barrura sartzen ibiltzen zan, kanpuan gelditzen bazan, toki batetik bestera aldatu eta hala ibiltzen zien tiestuak.
-Hori ze ohittura da, nundik etorrittakua?
-Oinddio be San Pedro bezperan barrura sartzen ibiltzen ga, porsiakaso. Hoixe, akordatzen bada baten bat. Ez dakit zegatik izengo dan, kostunbre.
-Eta arboliakin zeoze hola pasau danik edo badakizu?
-Ez, ez jat akordatzen.
-Hola ezkutuan ekartzen zan igual harrapau edo.
-Urte baten hankia ez zeban apurtu Juanito Santiagonekuak? Arbolia ekartzerakuan ez zan? Ez? Besten baten izango zan.
-Haura ekartzia be ez zan lan makala izengo.
-Ez, erreza ez. Illunpian ekarri bihar.
-Eta ixotzeko eta be gabez eta horrela, ondo arreglatzen zien horrek? Iez ixeixa jausi ein jakuen eta.
-Eta esan giñuan ipintzen jakola goixan zeoze, koroia edo.
-Bai, koroia, lorekin einddako koroe bat eta gero itxulapiko bat. [...]
-Erak ipintzen zittuen?
-Ein be bai.
-Arbolak ekartzen zittuen igualak?
-Ez. Aurretik eindda egoten zan haura.
-Eta hori zeiñek itten zeban?
-Neskak.
[...]
-Eta asto-karreran neskaik eta ibiltzen zan?
-Ibiltzen zan Akilloko bat, irabazi ein zeban urte baten. Akillokuak, eta gero repetidu ein zeban baiña berriz ez zeban irabazi.
-Astua aldatuko zotsen edo zeoze.
-Lelengo premixua irabazi zeban urte baten.
-Izengo zan orduan neska batek irabaztia karreria ta...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia