Bonbardaketetan tunelean ezkutatuta
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-026-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Antzuolako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ion Aramendi
- Data: 2004(e)ko urtarrilaren 20a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: ANT-026/010
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Bonbardeue izan zanian, jentie Antzuolan bertan ez zan bonbarik eta jausi, ez?
- Ez. Bai, jausi zittuan. Geure etxe onduan eta be bai, bonba txikixak baiña. Jausi zittuan.
- Eta jentiek ez zaben iguel kobetara edo...
- Bai, orduan jeuan han, tunela pasatzen zuan trena. Eta gure etxe parian goixan jarek hiru tunel. Trenbidekuak. Desaparesidu zuan trena baiña hantxe; haraxe juten giñustan.
- Andrea: Oinddio tunela egongo da. Pasue jentiek euki eban han basarrikuek.
- Bai. Haraxe junda hantxe egoten giñustan.
- Tunelpian?
- Tunelpian. Eta gero orduan epoka haretan ez zeuan egon trenik be eta hantxe, haraxe junda ba billurrez, bonbardeua, beti gizurra edo abarra kontua beti sortzen zuan. Ni akordatzen nok Gernika bonbardeau ebanien e, goizeko hamar terdiak inguruan izen zuan, hogeta lau abioi gure etxe parian pasau zittuan Gernikara.
- Bonbardietan?
- Bonbardiatzen. Alemanak edo bonbardeau juen. Akordatzen nok ni, gu kontatzen etxetik, ta, ta, ta. Gernika bonbardiau juen. Eta hamen Elgetan be abioi txikixak eta bonbardero txikixak sarri, du-du-du, ikusi beste mendittik, gure herri aldeko mendittik ikusi eitten giñustan nola [...]. Orduan soldauak, konpañiak egon zittuan asko eta, kaballeixia egon zuan Antzuolan. Jenerua eta eruateko baakik, bonbak eta gauzak soldauei eta zerian eruateko kaballeixia. Gure etxe ondora etortzen zittuan ura eratera, hogeta hamar berrogei kaballo igual, erak gaiñian. Eta guk mutillak ezautu be asko eitten giñustan, "Korkozabal", "Txatua" ta izenakin danei ipinitta eukitzen giñustan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!