Mutikotako okerkeriak gaztainekin ordaindu behar
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-026-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Antzuolako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ion Aramendi
- Data: 2004(e)ko urtarrilaren 20a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ANT-026/009
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak
Transkripzioa
-Eta gero iñoz esan dozu diru faltia zala ta zela baten kristel bat apurtu ziñun.
-Bai. Baten han etxe bat jeuan kontran eta mutikua gaztia ni, eta han tabloiak-eta, kastilluak eindda onduan, eta beste mutiko batek esan jostan: "Txorixa jak hor, txorixa". Harrixa hartuta jaurti otxak txorixai harrixa, eta ostekaldian etxia eta kristala apurtu. Eta neskazahar batzuk bizi zittuan han, eta nik ba hanka in najuan segiduan, momentuan edo zerian eta, han etorri zuen neskazaharra: "Hermano Andrés, quién ha roto el cristal?", erderaz. Ixilik, ixilik, eta bajakixan zein izan zan eta alboko mutikuak txibatauk jotsen. "Este!" Gero ba etxian enterau zittuan eta hiru kilo gaztaiña edo eruan najittuan kristalan ordez.
-Dirurik ez eta kaztaiñiaz pagau.
-Gaztañiaz pagau. Ba horixe ein najuan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!