Gerra garaiko bizipenak; eraso gogorrak Intxortan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-009-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra garaian, familia osoa ihesi. Egoera politikoa zelakoa zen. Francoren tropak. Fronteak aurrera egin eta Elgetan gelditu zen 7 hilabetean, neguan. Intxorta mendia. Hegazkin alemanak. Bergaran Francoren artilleria. Eraso gogorrak Intxortan.
- Proiektua: Antzuolako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maripi Laskurain
- Data:
- Iraupena: 0:04:50
- Erref: ANT-009/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Ba, gerra-denporan, ba, […]. Eta bi… Ezin zian arreglau hemen, ezin zian derechak eta ezkerrekuak. Ya ikusten zan burrukia bihar [zala], burrukia bihar zan. Eta gero, ba, sublebau in zan militarra toki askotan, eta leku askotan dominau in zeban herrixak militarra. Baiña beste asko […]. Konparaziño, hemen naparruan be, ba, triunfau ein zeban militarrak. Eta, gero, zibilla be, naparra, asko sartu zan hareana, militarreana, laguntzera. Eta horrek izen izan hona etorri zianak [naparretik]. Donostiatik sartu zian hor Bera Bidasoatik eta horrek etorri zian, nazionalak esaten jakon, Franco-n tropak etorri zian [hor] frentia [hona]. Eta, ba, gerran bi hillebete pasa zoiatzen. Eta [Lapatzako aitta zana] politiko gogorra zan. Gehixegi sartzen zan. Oin ez dao halakorik, haura gogorra zan. Eta asko […] bildurra, bildurra. Eta, halaxe, [orduan], hola politika gogorra aurrera sartuta zerenak ezkerraldetik, nola nazionalak —Franco— zetorren, juan zien ihesi, [aurrian] juan zien Bizkai aldera. Eta hara Bizkei aldera juan eta frentia geratu zan Elgetan. Ya zan hori negua, udazkena. Frentia geratu ein zan, eta geratuta ein zittuan, ba, sei bat hillabete ein zittuan Elgetan frentiak geratuta. Eta gero, ba, alde bixak preparatzen egon zian denbora horretan eta hemenguak be, Franco-n aldekuak be gogor preparau zian. Eta egon zian, egon zian demaseko, demaseko batallak egon zian. Nik batera kontauta dauzkat hirurogei abioi bistan, batera, e! Eta dana [honaxe], Elgetako Intxorta mendixan, hor zeren, hor zeuzken, zerak, gudarixak zeuzken trintxerak, fortifikauak, ondo […]. Eta hirurogei ikusitta nao batera. Eta horren… Vitorixatik etortzen zien horrek abioi danorrek, baso paretatik, jeneralian, herrittatik-ta aparte etortzen zian, baso-paretatik. Harek ekartzen eben zelako urruñia. Haren urruña-zaratia entzuten zan. [Txori-…] esaten jaten, aleroidunak zian abioi harek […]. Eta etortzen zien […] karga-karga inda bonbaz etortzen zien, ta hementxe pasatzen zien baso honetatik, hemengo […] paretik, “da!” Elgetara sartzen zien ta Eibar zeuan gudarixen mendian ta Elgeta be bai, Elorrixo be bai… Eta hor egon zan egun baten, ba, ya bagenkixan ze egunetan izen biher zeban, egualdi onai begira zeren atakia emoteko hemengo francotarrak. Eta bagenkixan, ta ixo giñuan mendira. Bista-bistan Intxorta euki giñuan, Elgeta bista-bistan danok holaxe euki giñuan. Eta hauraxe izen zan puntua hemen Franco-k gogor […]. Baiña hemen [onduan], orduan hemen mendi gaiñian Elgeta bistan [asko… jako], hor bagenden, bagenden gutxien-gutxiena [tropel inguru baten] ehun lagunetik gora genden. Eta neu berakin juan nitzan, nere onduan zeuan ama bat hementxe auzokua gudarittan zeukan seme bat. Eta beste bi Franco-kin zeuzkan. Eta pentseizu, bazekixan, gaiñera, Intxortan zeuana bere semia. Baiña haura zan… Baiña dana sutan, e! Bergaratik, artillerixia zeuan Franco-na Bergaran, ta abioiak goittik, goittik abioiak eta behetik kañonazoka, Elgeta, Intxorta, horrek danak sutan! Intxorta ipini zeben dana jo-ta labrauta! Aurretik mendi berdia ta zera zana dana lur-gorrittuta ipini zeben. Ta […] egun haretan ez zan ezebe mobidu. Hartan pasau zan eguna. Baiña hurrengo goizian goizao —militarran taktikak, ezta?—, hurrengo goizian goizao, sartu hor Otxandixo aldetik, ostekaldetik, soldauak eta “tak!” sartu zian Intxortara. Ez hemen, hemengo partetik ez [bada eze], atzetik junda. Eta, orduan, ba, [ustez uste barik pasau jaten] neri aurreko egunian. Nik auzoko gudari horri —gero gurekin hemen beti izen zan, ta— entzun notsan sekula —berak frente dana pasau zebala, hasi hemen ta Asturiaseraiño, baiña— ez zebala ikusi Intxortan egun haretan zan beste hilddako eta herido. Eta, badakizu, orduan, gudarixak, ba, pasada haundixa hartuta, eta hurrengo egunian, ba, egongo zian [ustez uste barik]. Eta soldauak sartu jaten ostetik bueltan eta “ra!” ihesixari emon bihar izen [… alde hontara]. Bai. [Nik horixe dakit].
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!