Antzuola (Gipuzkoa)

Fruta-arbolak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-008-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Fruta-arbolak. Sasoi batean sagardoa egiten zen baserri gehienetan. Dolareak. Sagardotegiak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta fruta-arbolak be hemen badauzkatzue batzuk, baiña lehen gehixao izeten zan oin baiño.
- Bai. Gure gazte-denporan hemen fruta asko zan. Asko zan frutia. Ez dot esaten kalidadia... gaur ipintzen dian landaretan, biharbada egongo da, gauza batzutan, kalidade hobia. Goldenak eta honek ez, e? Goldenak-eta ez. Baiña basarriko frutak, hor, premixuak-eta hartzen dittue. Bai Santa Luziatan-ta ikusten dittut, eta ni ikaratuta egoten naiz, horrek, horrek etaratzen daben jenero hori hain da zoragarrixa, hain da ikusgarrixa...! Plazetan ikusten da premixuak etaratzen. Oso zoragarrixa da hori. Nik hortik ikusten dot gaur hobeto kaso eitten jatela fruteri, eta kalidadia be txarraua ez da izengo, hobia izengo da. Orduan asko-asko zeuan sardao-sagarra. Hemen etxe gehixenetan sardaua eitten zan orduan. Geuk be bai. Urtero eitten giñutzen, ba, laurehun bat litro edo. Geuk etxian ez geunkan dolaraik, baiña auzuan toki askotan zeren dolarak. Eta [ur]-sagarrakin sardaua, berrehuneko barrika pare bat, hori izeten zan. Eta sardaua, negu partien, gustora. Ondo. Ba, orduan hori zan. Frutia bai, baiña sardao-sagarra asko, kutxillo-sagarra gutxiao. Kutxillo-sagarra...
- Zein da hori?
- Orduan... Kutxillo-sagarra? Mahaiko sagarra. Sagar hori. Hori gutxiao zan. Orduan sagardotegixak be asko zeren. Hemen auzuan Bizkalatzan sagardotegixa ezautu ein dou, Lapatzan sagardotegixa ezautu ein dou, ta, orduan, Galardin ezautu ein dou, eta baitta Madarixan be ezautu ein dou sardaua. Ta ona, gaiñera, sardaua! Orduan etxe askotan sardaua saldu be eitten zan. Iraetan be bai. Ta, orduan, haura gaur be, gaur be, hor, badare, lana eitten hasi dia. Ta nik uste dot gaur be hori [honako] oso egokixa izango litzakiala: sardaua. Hori ona da. Ta pentsatzen dot, hemendik --hasitta dare diputaziñuak emoten dittuen landarak eta laguntasunak dare, ta--, pentsatzen dot hemendik hamar urtegarrengo hori hasiko dala. Baiña bueno, holaxe. Orduan zeuan keixia hemen ikaragarri, okarana be bai, madarixa be bai, hortaikua... Ta nik ez dakit, nik ez dakit ze pasatzen dan, baiña orduan urtero egoten zan ixa. Sagarra ez, sagarra ez zan izeten urtero be. Sagarra izen da, jeneralian, urte bat ona izeten bada, hurrengua pixkat eskasaua. Baiña handik edo gauza batetik edo bestetik frutia hemen izugarri [izaten zan]. Eta, halan, frutekin [...bezela], lehen esan douna arbolegatik. [Iguala pasau...], zahartu zian, edurrak apurtu, haiziak apurtu, ta geratu giñan fruta barik. Eta gu genden ointxe azkenengo urte hontan oso frutatik urtenda, e! Oso urtenda genden. Eta nik neure barruan beti kezka bat: geure gazte-denporan hainbeste fruta ikusi giñuan eta oin frutarik ez. Landara asko ipini dot nik, asko ipini dot landarak. Baiña nola ganaua larrian ibiltzen giñuan, mentauta izaten zian landara horrek eta horrek kuidao haundixa bihar izeten zeben. Hain, hain sentzilluak dia...! Eta ganau larrekuak apurtu eitten dittu. Ezin, ezin. Eta ointxe, juan daneko zazpi-zortzi urte hontan, neu fabrikan, kalian lanian hasi ezkeriokuan, hasi nitzan ipintzen ta ipintzen, eta ointxe bastante etorkizun oneko sagarrak, keixak, okaranak, madarixak eta danetik frutia. Ointxe bastante etorkizun... Nik uste dot, ba, ya hasi gara. Hasi gara. Probetxua kentzen be hasi gara, ta hamen lau-bost urtera, ba, defenditzeko beste eukiko doula ya horretatik, zegatik ondo gobernau eitten dia, ondo kaso eitten jate, ta kaso ein ezkero, fruta-landarak be ondo etortzen dia. Eta bai, ya gaiñian daukou etxeko frutia gaiñian dou.
- Bai, baiña bestela, jeneralian, gutxi ikusten da, e! Fruta-arbola gutxi ikusten da, ezta?
- Bai. Ganaua badabil, ba, hemen larrien? Lehen esan dot, ganaua dabil larrian, eta ganauak puskatu eitten dau. Ardixak tira, ardixak hainbeste ez, baiña ganau haundixak arbolia ta dana hondatu eitten dau. Horixe pasatzen da hemen. Ez dao hemen basarri batzuk holaxe dedikau dianak frutara. Itxitta dauzke frutal horrek, eta horretxek etarako dittue. Eta oin, ba, diputaziñotik buelta be badoia jentia sagastixak ipintzen, ta horrek, ba, itxiko dittue ta horrek zainttuko dittue. Eta urtengo dabe, urtengo dabe. Baiña ez dao, ez dao frutarik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia