Antzuola (Gipuzkoa)

Bizimodu aldaketa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-008-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bizimodu aldaketa. Bizitzarekiko duen ikuspegia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hobeto? Gustora kalian? Kaleko lanakin...
- Nik neure esperienzia esango dotsut. Bakoitzak berak ikusi bihar dau hori. Ez gara danok igualak be, hori bakoitzak berak ikusi bihar dau. Baiña nik esango neuke, nahiz gizona edo emakumia, bere zahartzarora allegatzen danian, jubilatzeko edadia allegatzen jakonian, ba, lehen usau daben inguru haretan... Ya lanei lagata, e! Ya obligaziñorik ez. Ya behin edade batera ezkero lanari laga ein bihar jako. Badare kasuak ointxe be, jubilauta ta artian basarrixan lanian baiña lehen-lehen bezelaxe. Gaur ez dot pentsatzen. Gu zaharrok, bigunagatik, behintzat, [...] nezesidade [bat danik]. Baiña badare basarrixak ondio hirurogeta zortzi-bederetzi urte ta hamar-ta, baiña lanian [...] dabitzenak. Hori bakoitzak ikusi bihar dau. Hori ez da beti [...]. Baiña bai inguru hortan, berak usau edo bizi izen dan inguru horretan zahartzarua gauza edarra da. Lanik barik; entretenitzeko lain bakarrik. Eta bere inguru haren jabetasun haura ikusixaz, haren zerakin, oso-oso zahartzaro entretenigarri haundixa dao. Nik kalia probau dot, kalia probau dot. Baiña gu, basarriko gizonok, lau paretak, lau baztarrak kalian belaxe jotzen dittuu, lau baztarrak segiduan jotzen dittuu, eske ya gehixao entretenitzen ohittuta gare. Ez gara ohittu gaztetatik zenbaten moduan jokuan be ez, ez gara ohittu deporte asuntuan be ez gara sartu. Bakarrik izen dou geure lana eta geure gorabeherak. Entenditzen dozu? Gehixen bat hori erabili dou. Eta falta horrek be kalian bizi izeteko asko eitten dau. Ta horreatik, ni neu, behintzat, askoz be hobeto bizi naiz lehen bizi izendako lekuan, hementxe, euzki alde hontan, neure animalitxuen inguruan eta hemen oso gustora, oso gustora bizi naiz! Geiñera, nik nere barruan poza sentitzen dot, oso pozik sentitzen naiz. Gustuak dare ta bakoitzak hartu bihar dau berari komeni jakona. Danok igualak izaterik ez da komeni! Ez da komeni.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia