Antzuola (Gipuzkoa)

Baserriko bizimodua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-008-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserriko lanak. Garia, artoa, baba, patata. Lana nola egiten zen. Abereak: behiak, ardiak. Beraien baserria aurrera irten izanaren arrazoiak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garixa, artua, babia, patatia... danak hartzen giñutzen. Eta nola ondo lana eitten giñuan, sahats askokin ta, ondo, lana, ondo eitten giñuan lurrian, hartu be, sail txikixak dia, baiña hartu be asko eitten giñuan. Bai artua, bai garixa ta bai babia. [Hartu] ondo eitten giñuan. Bai, ondo, ondo.
- Eta noiz laga ziñuen, ba, garixa [...]?
- Ez, [...] horrez aparte, ganauak eukitzen giñutzen lau behi. Lau behi horrek izeten zien, ba, txahalak, okelarako hazteko. Eren esniakin hazten zien lehenengo sei bat hillebetien. Nola guk ez giñuan esnerik saltzen... Eta txahaleri emonda geratzen zanien esnioi, geure familixako konsumora, zeatik [guretako] familixetan esne asko gastatzen zan, bai almortzua edo postre edo... esnia gauza ona, ta etxekua nola zan, ba... Hori asko gastatzen zan. Ta gero, lau behi, urtian, badakizu, normala dan bezela, suerte danekin, txahal bat. Eta lau txahal izeten zian. Ta urtian saltzen giñutzen. Gauzak, behixak, ondo [eukitta]. Eta gero, beste berrogei-berrogeta hamar ardi hor eukitzen giñutzen.
- Eta nun? Hemen bertan ala mendixan?
- Bai, hementxe basarrixan. Dana basarri hontatik ez, erosi ein bihar izeten giñuan pastua neguan ardi horrendako. Sail txikixak dia honek eta, erosi ein bihar izeten giñuan. Guk ebali giñuan urte askuan artaldia Iraetatik erosi giñuan. Aurretik gurian ez zan ardirik. Baiña oin dala hirurogei urte, --ez, oindik hirurogei ez, berrogeta hamabost urte-- ez zan ardirik, eta gu familixa haundixa nola etorri giñan, ta mutil gaztia tamaiño onekuak genden anaiak, ba, orduan, Iraetako artaldia erosi giñuan. Eta artalde ona tokau jakun, produkziño oneko artaldia. Eta gure familixan, aurretik, estu samar bizi giñan. Esan doten behi ta lurreko jenero horrekin bakarrik bastante estu bizi giñan. Baiña artalde hori, berrogeta ardixak erosi giñutzenian, ta hain artalde ona tokau jakun, eta gero neguan, Iraetako basarriko bertako pastuekin segi giñuan. Haura izen zan, gaiñera, laguntasuna haundixa! Geuk be bai, e? Pastu haren aldera, Iraeta zan basarri bat Gipuzkoatik aurrenengotakua, danera dedikatzen zana: piñura, zerria bazeukan etxian, zerra-[zintia orduko], ganaderixa bikaiña, labrantzia be hemen iñok hartzen ebanik, arto ta gari gehixen hartzen zebana... Ta hala, guri harek emoten zoskun negu danerako ardi-jana, pastua. Eta horren ordaiñez, arreglatzen giñan, gu, mutil gaztiok, batez be ni izan nitzan, Iraetan, orduan, lan asko ein neban. Ni Iraetan ibiltzen nitzan negu gehixenian, pastuen aldera ordaintzen. Ta hor ondo arreglatzen giñan. Familixa ona zien guretako. Oso ondo arreglatzen giñan. Eta gure familixako salbaziño haundixa ardi horretxek ekarri zeben. Haundixa salbaziñua, e! Aurretik eskas zebizen. Ganauekin ta lurrakin bakarrik eskas zebizen, zeatik lehendik produkziño [baekuak zeren], sutarako egur puskat, baiña zeren haritzak, paguak, gaztaiñak eta danak erdi ustelduta. Danak erdi ustelduta. Eta gaiñera, arbola horretatik batzuk, gaztaiñiak, zumarrak, haritzak be bai, paguak... gaitza zeuken. Gaitza. Ta gaitzak galtzera, zahardadiak ez bakarrik, ez bada eze, gaitzak ekarri zittuan horrek galtzera. Eta halaxe, esan doten moduan, Iraetako artalde horrekin guk oso ondo aurrera urten giñuan. Ostiango lan dana lehen bezela ebalixaz. Eta, gaiñera, ardixa basarrixan laguntasun haundixa da; ez diru aldetik bakarrik. Zeatik? Sahatsetik be bai, e! Lurrandako ardi-sahatsa bezelakorik ez dao. Oso biherrekua da, batez be, [nik bat komentatziagatik], lur gogorrak diranetan. Hori ez dira berezko lurrak, e! Hemen esaten da askotan: "Han fulanok sorua bai ona!" Ez. Hemen ez dao, lur onik ez dao. Holako berezkorik ez dao. Hemen ona da, eitten jakon tamaiñoraiño da hemen hori soroori ona. Eta guk beti horixe ein dou. Beti ondo lagundu. Eta hor laguntasun hortan, ardixa izen da gauza bat asko salbau gaittuana bere sahatsakin.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia